Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa

Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika

  • Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean.

AHT Gelditu @ahtgelditu
2017ko uztailaren 15a

Goizean Izurtzatik abiatu dira. Durangon ekimenera jende berria gehitu da eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratze txiki bat burutu da, EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna salatuz. Durangoko tartea manifestazio moduan eskuorriak banatuz burutu da. Handik martxa Orozketa mendirantz abiatuta, AHTren lanen ibilbidetik segitu dute. Aipatzekoa da lan hauek urte batzuk geldirik egon ondoren berriro hasi direla.

Martxak zeharkatu duen zonaldean Bizkaiak duen baso autoktonorik ederrenetako bat suntsitzen ari diren lekuko izan dira. Lur mugimendu itzelek zatikatu dute mendialde eder izandakoa eta honen triskantza bertatik bertara ikusi ahal izan dute.

Zornotzan eskusoinuak ongi etorria eman die martxistei eta kalejira alaiean gaur arratsaldean  festari hasiera eman dion herria zeharkatu dute. Ondoren Zubiondo Plazan Zornotzarrek bertako produktuekin sukaldatutako bazkari legea dastatu dute beste behin ere.

Bazkaldu osteko ohiko bileraren ondoren, Boroa auzora abiatu dira eta handik Harrizuriganetik pasatuz martxa Larrabetzu herrira iritsi da. Ongi-etorri musikal beroa  jaso ondoren, Anguleri Kultur etxean “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioaren inguruko solasaldia burutu da. Gaztetxean afaldu ondorenean, Gerra zibileko kantuak eta musikari buruzko emanaldiarekin egunari amaiera eman zaio.

 


Ingurumena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-21 | Miren Osa Galdona
Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak "bideragarria" izateko

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen... [+]


2018-05-20 | Jakoba Errekondo
Toki jakinetako gutiziak

Boladan dira baso jangarriak; bai, bai, baso jangarriak. “Baso jangarriak” deitzen dira, batez ere elikaduraren aiekatik begiratuta egiten direlako basoaren sorkuntza eta zaintza.

Lehenaz gain, gero eta ohikoagoa da basotik hartutako zerbait jateko baliatzea. Zenbaitek aspaldi-aspaldiko ohiturak eta elikadura ahalik eta zorrotzen berreskuratu nahi dituzte: paleojanaria edo dieta paleolitikoa. Agi danean, garai haietan basoetatik zetorrena da jateko egokiena: animaliak eta... [+]


2018-05-20 | Garazi Zabaleta
Plentziako II. Azoka Agroekologikoa
Era guztietako produktu ekologikoak herritarren eskura

Bigarren urtez jarraian, azoka agroekologikoa antolatu du Plentziako Txakinarto Kontsumo Taldeak. Maiatzaren 20an egingo da.

Inguruko ekoizleen erakusleiho

“Ez dugu gure kontsumora soilik bideratutako taldea izan nahi. Herrian eta jendearen buruetan eragiteko asmoa dugu” dio Gotzone Butron Kamiruaga taldeko kideak. Herritarrek inguruan dituzten ekoizleak eta horien produktuak ezagutzeko eta bestelako kontsumo moduak herriari eskaintzeko erreminta da Butronen ustez... [+]


2018-05-18 | Hala Bedi
Jasotako babesa eskertzeko unea iritsi zaio Errekaleorri

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Errekaleorri argia moztu ziotenetik urtebete igaro denean, agerraldia egin dute auzokideek, bataila hura irabazi izanak ez dituela auzokideak lasaitu gogoratuz. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko jaso zuten babesa eskertzeko -100.000 eurotik gora-, 100 mila esker jaialdia egingo dute igandean.


2018-05-18 | Amaia Lekunberri
200 milioi Supersur autopista 4 kilometroz handitzeko eta 5 minutu arinago heltzeko

Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.


2018-05-18 | Guaixe .eus
Tren publiko eta soziala aldarrikatu dute Altsasun

AHTren kontrako martxan haren eraginak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ibiltariek. Hilaren akaberarako beste ekimen bat deitu dute.


2018-05-18 | Aiaraldea.eus
Nerbioi Bizirik: "Erakundeen utzikeriaren ondorioz ez da epaiketarik egongo 8.000 arrain hil zituen isurketaren aurka"

Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Gasteizen, salatzeko bertan behera geratu dela epaiketa Amurrion 8.000 arrain baino gehiago hil zituen isurketaren kontra. Fiskaltzak zabaldu duenez, ez da gai izan zehazteko kutsatzailea eta, hortaz, prozedura artxibatuko da. Plataformek adierazi dute Amurrioko Udalaren, URA Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Ertzaintzaren errua dela.


Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.


2018-05-17 | Jon Torner Zabala
"Mendian ere euskaraz" txangoa, Lizarragatik abiatuta

Maiatzaren 27an "Mendian ere euskaraz" ibilaldia egingo da Andia mendilerroan, ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.


Eguneraketa berriak daude