Bakerik ez, indarkeria matxistak dirauen bitartean

  • Indarkeria sexistari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Donostian azaroaren 12tik 15era bitartean. “LAB2014, Bakearen itzalak” izenpean, hainbat tailer eta hitzaldi izango dira San Telmo Museoan, Kaxilda liburu dendan eta Emakumeen Etxean.


2014ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Indarkeriaren eta bakearen arteko harremana ikuspuntu feminista batetik aztertuko dute jardunaldietan. (Arg: J. Hernandez)

Donostia 2016ko Bake Ituna ikerkuntza proiektuaren baitan antolatu da LAB2014. Indarkeriaren eta bakearen arteko harremana ikuspuntu feministatik aztertuko dute jardunaldietan.

Josebe Iturrioz eta Leire San Martin dira seminarioaren antolatzaileak. XXI. mendeko Europako bakearen oinarriak, "paradoxikoki", indarkeriarekin lotura dutela azaldu nahi dute jardunaldietan, El Paísek EFE agentziaren bidez jaso duenez.

“Egunerokotasunean bakean bizitzera ohituta gauden arren, indarkeria, esplotazio eta umiliazio mota asko jasaten dugu”, salatu du Iturriozek.

19:00etan San Telmo Museoan emango dituzte hitzaldiak egun guztietan, eta sarrera librea izango da. Elvira Burgos filosofoa, Laura Macaya hezitzailea eta Montse Neira sexu langilea dira jardunaldiko hizlarietako batzuk (programa osoa San Telmo museoaren webgunean kontsulta daiteke).

Kaxilda liburu dendan eta Emakumeen Etxean, berriz, tailerrak antolatu dituzte egunero 10:00etatik 17:30era bitartean. Horietan parte hartzeko izena eman behar da, ekintzaetapentsamendua@gmail.com helbidera e-mail bat idatziz edo Bake Itunaren webgunetik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude