Assangeri babes politikoa emango dio Ekuadorrek


2012ko abuztuaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ekuadorrek "babes diplomatikoa" emango dio Wikileaks proiektuaren fundatzaile Julian Assangeri, Ricardo Patiño Kanpo ministroak jakinarazi duenez. Nazioarteko hainbat hedabidek diote erabaki horrekin Erresuma Batua eta AEB desafiatu dituela Correaren gobernuak. Ekuadorreko agintarien hitzetan, Assangeren eskubideak ez daude bermaturik, "hirugarren herrialde batera" atzerriratua izan liteke eta "jazarpen politikoaren" biktima da. Uneotan Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago Wikileaksen sortzailea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak

Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.


2022-04-20 | ARGIA
Julian Assange AEBetara estraditatzeko baimena du Erresuma Batuko justiziak

Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.


Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]


2021-01-07 | Axier Lopez
Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


Eguneraketa berriak daude