Iruindarrak adi dabiltza kaleetan, non ikusiko kale izen bat, turismo plaka bat, eskuorriak… beti ere gaztelania hutsean edo euskara bigarren mailakoa dela. Herritarrek ateratako argazkiak Iruñeko euskalgintzak jasotzen ditu eta Udalari bidaltzen dizkio, eskatuz euskarari bere lekua emateko. Bada, hasieran Aldatuko dugu! kanpaina zena Aldatzen ari gara! bihurtu da.
Iruñeko euskalgintzak ondoko bideoan erakutsi du nola poliki-poliki plakak, seinaleak, kartelak eta gainerakoak euskalduntzen ari diren.
2010. urtean hasi zen Iruñeko euskararen aldeko militanteak hizkuntza paisaia euskalduntzeko dinamikarekin. Lan hark izan zuen ondorioa: 2012an NaBaik, PSNk, Bilduk eta I-Ek ordura arteko ordenantza aldatzea onartu zuten.
Horrek esan nahi zuen hizkuntza paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izan behar zutela, eta horrenbestez, eduki, tamaina eta kontraste bera izan behar zutela bi hizkuntzetan. Udalak ordenantza bere borondatez beteko zuen konfiantza gutxi zuenez, euskararen aldeko herri ekimenak Iruñeko bizilagunei eskatu zien laguntza.
"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.
Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.
Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.
Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak
Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]