argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko hizkuntza paisaia aldatzen ari da, herritarren argazki bilketari esker
  • Iruindarrak adi dabiltza kaleetan, non ikusiko kale izen bat, turismo plaka bat, eskuorriak… beti ere gaztelania hutsean edo euskara bigarren mailakoa dela. Herritarrek ateratako argazkiak Iruñeko euskalgintzak jasotzen ditu eta Udalari bidaltzen dizkio, eskatuz euskarari bere lekua emateko. Bada, hasieran Aldatuko dugu! kanpaina zena Aldatzen ari gara! bihurtu da.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 09a

Iruñeko euskalgintzak ondoko bideoan erakutsi du nola poliki-poliki plakak, seinaleak, kartelak eta gainerakoak euskalduntzen ari diren.

2010. urtean hasi zen Iruñeko euskararen aldeko militanteak hizkuntza paisaia euskalduntzeko dinamikarekin. Lan hark izan zuen ondorioa: 2012an NaBaik, PSNk, Bilduk eta I-Ek ordura arteko ordenantza aldatzea onartu zuten.

Horrek esan nahi zuen hizkuntza paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izan behar zutela, eta horrenbestez, eduki, tamaina eta kontraste bera izan behar zutela bi hizkuntzetan. Udalak ordenantza bere borondatez beteko zuen konfiantza gutxi zuenez, euskararen aldeko herri ekimenak Iruñeko bizilagunei eskatu zien laguntza.