Argia Eguneko bertso gogoangarrienak

  • Argia Egunean (irailaren 27an), arratsaldez bertso saiora inguratu zen Usurbilgo frontoira hango eta hemengo bertsozalea. ARGIAko kazetari ere badiren Sustrai Colina, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta astekarian euren bertso jarriak irakurriak izango dituzun Julio Soto, Miren Amuriza eta Rosi Lazkanok kolorez jantzi zuten oholtza.

    Festa giroa arratsaldean berotu zen gehien, eta kaleko burrunbak ez zuen entzuleen arreta gehiegi lagundu. Ordea, gogoratzeko bertsoaldiak entzun genituen. Bertsoa.com webgunean dituzu hauetako batzuk ikusentzungai (ETBko Hitzetik Hortzera saioan ere eman zituzten).


2014ko urriaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Sustraik hasi zuen bertso saioa: "Galderak zabaltzen du bidea" ARGIAren kamisetetako leloa jarri zion gaitzat Urko Apaolazak, eta urruñarrak beste bost bertsolariei galdera bana egin zien, astekariko Pertsonaia atalean ohi duen zorroztasunez.

Galdetzetik erantzutera pasa zen segidan Colina, estuen hartu zezakeen Ametsek akuilatuta. Euskal Herriko ertzean bizitzeaz galdetzen hasi eta ertz guztiak agerrarazi zizkion txapeldunak.

Lazkanok eta Alberdik "aspaldiko partez, parrandara irtetea" erabaki zuten, eta belaunaldien arteko ezberdintasunak umorez aztertu zituzten.

Rosi "amona", Uxue "ama" eta Miren "alaba" bazkalosteko solasaldian aritu ziren "Oihaneko pagoak blai" doinuan haurrak izateaz, gorputzaz, abortuaz...

Julio Soto eta Amets Arzallus mikroa eskuan jendartean ibili ziren, ARGIAko "Prekarietatearen aurpegiak" sailaren ifrentzua litzatekeena, alegia, "Ongitxo bizi direnen aurpegiak" aztertzen.

Amaiera denek elkarrekin eman zioten, Andrabandaren danborrek lagunduta Argia Egunerako propio jarritako bertso paperak kantatuz. Hemen duzue sei bertsolariok osatutako sorta: Gure balioak bertsotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Eguneraketa berriak daude