Val d'Aranek bere erabakitzeko eskubidea izan nahi du Katalunia independizatzen bada

  • Atzo bertako Kontseilu Orokorrak erabaki zuenez Val d'Aran eskualdeak bere erabakitzeko eskubidea izan nahi du Kataluniak independentzia lortzen badu.


2012ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Val d'Araneko Kongersuko guztiek egin zuten bat.

Honekin ez dute adierazi nahi Kataluniarekin gustura ez daudenik, baina, Kataluniak nazio izaera lortuko balu beraiek erabakitzeko aukera izatea nahi dute.

Unidad de Aran alderdiak aurkeztutako mozioa adostasun osoz onartua zuten eta honekin instituzio katalanei “herri berezi eta lurralde historikoa den honen ahotsa” kontuan izatea eskatzen zaie. Arandarren erabakitzeko eskubidea, “librea, demokratikoa eta hitzartua” izango da.

Kataluniako estatutuaren 11. artikuluak onartzenduena gogorarazi nahi izan dute, izan ere Val d'Aran, eskualde berezia eta “erregimen juridiko berezia duen eskualdea” da.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude