Anonymous-ek Tyler martxan jarriko du, Wikileaks-en antzeko proiektua

  • Anonymous hacker taldeak Tyler proiektua jarriko du abian, informazio konfidentziala zabaltzeko asmoa duen Wikileaksen antzeko egitasmoa. Proiektu hau sareratzearen arrazoia Wikileaks bere informazioa kontsultatzeagatik kobratzen hasi izana da, Anonymouseko kide batek Voice Of Russiari eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.


2012ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Wikileaks albo batera utzi dute Anonymousekoek.

Anonymouseko kide horren esanetan, ez datoz bat Wikileaks-ek hartu duen erabakiarekin, hau da, jendeari informazio filtratuak deskargatzeagatik kobratzea. Julian Assangek Wikileaks itzaltzeko mehatxua ere egin duela ere adierazi du, nahi adina diru lortzen ez duela eta. Arrazoi horiengatik Anonymous-ek beste ate batzuk irekitzeko erabakia hartu du, Tyler sareratuz.

Tyler ez da zerbitzari egonkor bat izango, enkriptatutako P2P softwarea da. “Deskargatu eta instalatzen duen erabiltzaile orok dibulgazio plataforma honetako funtzio guztiak aldatu eta partekatzeko aukera izango du” Anonymouseko kidearen esanetan. Honekin, erasoak eta itzaltzeko aukera guztiak ezabatzen dituztela esan dio Voice Of Russiari eskainitako elkarrizketan.

Plataforma hau, “Mayen egutegiko azken egunean” sareratuko dutela jakinarazi du Anonymousek, abenduaren 21ean, alegia.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak

Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.


2022-04-20 | ARGIA
Julian Assange AEBetara estraditatzeko baimena du Erresuma Batuko justiziak

Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.


Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]


2021-01-07 | Axier Lopez
Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


Eguneraketa berriak daude