Ane Irazabal: “Biziki eragin didan gaia da errefuxiatuena”

  • Freelance moduan aritzen da lanean Ane Irazabal, azken urteetan Ekialde Hurbilean batez ere. Baina azken urte eta erdian euren herrialdeetatik ihesi Europara datozen errefuxiatuen aferan murgildu da.

Ane Irazabal (arg: Dani Blanco)

2017ko urtarrilaren 27an - 13:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Errealitate gordina gure etxeetaraino ekarri digu, haien testigantzak jaso ditu, gure kontzientziak astindu... eta egindako lan horregatik jaso du 2017ko Prentsako Argia Saria. “Poztasun eta ilusio handiarekin jaso dut saria –dio kazetariak–, nire lanagatik jaso dudan lehen saria da, eta freelance kazetaria naizen heinean bultzada emozional polita da”. Pertsonalki “biziki” eragin dion gaia dela diosku, erreportajeetan “ni naizenetik asko” dagoela, eta han gertatzen ari dena ahalik eta modu zintzoenean kontatzen ahalegintzen dela.

Irazabalek bezala beste hainbat kazetarik egindako lanagatik lortu dugu, ez errefuxiatuen azalean jartzea, baina bai hobeto ulertzea inguru haietan gertatzen ari dena. Horretarako, kazetariok “gure begiez ikusi behar dugu egoera, jendearekin hitz egin, giroa sentitu, usainak arnastu...”. Eta hala, trabak traba, han nolabait gure begiak izatea lortu du kazetari arrasatearrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!