Askatu dute Ane Irazabal, errefuxiatuen krisiaren berri ematen ari zela Mazedonian atxilotua

  • Ehunka errefuxiatuk Idomeni atzean utzi, eta Mazedoniarekin muga egiten duen ibaia zeharkatu nahi zuten. Hainbat errefuxiatu ito dira, hainbat kazetarik Twitterren argitaratu dutenez.


2016ko martxoaren 14an - 18:36
Ane Irazabal, artxiboko argazki batean (Dani Blanco / ARGIA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iheslariekin zihoazen 30 pertsonako kazetari eta boluntario talde bat atxilotu du Mazedoniako poliziak, tartean da Ane Irazabal. Muga baimenik gabe igarotzea leporatu diote. Mazedoniako Gevgelija herriko polizia etxean izan dute eta gauean askatu dute, Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta PEN klubeko idazkariak Facebooken jakinarazi duenez:

"Duela minutu batzuk esan digu kalean zegoela, baina beste kazetariak irteteko zain geldituko direla Idomenira , Greziara itzuli aurretik".

Idomenitik Mazedoniara errefuxiatuen "Itxaropenaren martxa"

Idomenitik Mazedoniara bidean eraikitako hesia ekidin eta ibai bat gurutzatuz "Itxaropenaren martxa" abiatu dute ehunka errefuxiatuk astelehen arratsaldean. 700 lagunek Mazedonian "ilegalki" sartzea lortu dute herrialdeko ejertzitoaren arabera, eta Greziara kanporatzeko mehatxua egin du Barne Ministroak. Mazedoniako poliziak behin behineko aterpetxera eraman ditu, eta Greziara kanporatuko dituzte gero, kazetariek Twiterren zabaldu dutenez.

Hau izan da atxilotu aurretik bidali duen azken txioa.

Ane Irazabal kazetari arrasatearra da. Freelance gisa aritzen da hainbat hedabiderentzat, ARGIA, EiTB, Berria edo Telesur-entzat, besteak beste. "Kontzientziak pizteko gaude" adierazi zuen ARGIAn, 2015eko otsailean Sustrai Colinak egindako elkarrizketan.

Greziako Idomeni kanpalekuan pilatuta daude 14.000 errefuxiatu. Mazedoniak muga itxi ostean eta negu betean, okerrera egingo du Grezian dauden errefuxiatuen egoerak. Egun, lokatz gainean bustita dauden kanpin-dendetan egiten dute lo eta jasangaitzak dira baldintzak. Europar Batasunak ordea, atea itxi die: errefuxiatuen etorrerari aurre egiteko beste akordio bat sinatu zuten Europar Batasunak (EB) eta Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek. Akordioak Greziako kostaldera iritsitako errefuxiatuak zuzenean Turkiara bidaltzeko eskumena emango dio EBri. Turkiak, horren trukean, asilo politikoa jaso duten iheslari kopuru bera bidaliko dio Europari.

Mazedoniako hedabide baten bideoa ondoren. Bertan ikus daiteke errefuxiatuek ibaia nola gurutzatu duten eta kazetariekin batera, zenbaiten atxiloketa.


VANE ILEGALNI PREMINI 14 03 por 24vesti

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Eguneraketa berriak daude