Altsasuko beste hamaika gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak Iruñean kamisetengatik

  • Altsasuko hamaika lagun gutxienez identifikatu ditu asteartean Espainiako Poliziak Iruñeko autobus geltokian Ahotsa.info-k jakinarazi duenez. Antza denez, polizia berberek beste hainbat gazte identifikatzen aritu ziren ordu batzuk lehenago. Igandean “Altsasukoak aske” kamiseta zeramaten hiru gazte identifikatu eta 600 euroko isunarekin mehatxatu zituzten.


2017ko uztailaren 12an - 10:23

Iruñera Sanferminak ospatzera joandako gazte ugarik jasan behar izan dituzte Espainiako Poliziaren identifikazio eta mehatxuak. Asteartean Altsasura itzultzeko autobusa hartzeko unean hamaika gazte identifikatu dituzten aldarrikapen kamisetak eta pegatinak soinean eramateagatik. Gazteak zirikatu eta mehatxatzeaz gain, arazo gehiagorik gabe itzuli dira etxera.

Ez zen berdina gertatu igandean, Espainiako Poliziak “Altsasukoak aske” kamiseta zeramaten hiru gazte 600 euroko isunarekin mehatxatu zituzten, kamiseta “legez kanpokoa zelakoan”.

Aurtengo Sanferminetan oso presente daude Altsasuko gazteen aldeko aldarriak, fiskalak 62, 50 eta 12 urteko espetxe zigorra eskatu eta gero. Uztailaren 14an 17:30etan Gaztelu Plazan elkarretaratzea deitu dute Oihan, Adur eta Jokinen espetxealdiaren kontra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasu
Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-04 | Ahotsa.info
Aurten Altsasun "Ospa Eguna" ez dela izanen iragarri dute, baina desmilitarizazioaren aldeko lanarekin jarraituko dute

Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude