Alliot-Marie UMPko diputatua ez dator bat Lapurdiko AHT bide berria onartzeko moduarekin

  • UMPko diputatu Michèle Alliot-Marie ez dator bat Lapurdin AHT bide berria egiteko hartu den erabakiarekin. Donibane Lohizuneko hautetsiaren ustez, martxoaren 30ean argitara eman zen proiektua ez da arauz onartu, Azpiegituren estatu zuzendariak ontzat jo badu ere, Garraio ministroak ez baitu erabaki horren berri izan.


2012ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
UMPko diputatu Michèle Alliot-Marie.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alliot-Mariek ez du baztertu auzitara jotzeko aukera, erabakiak “ahulezia juridikoa” duela uste baitu.

Alain Rousset Akitaniako kontseilari nagusiak “jokaera guztiz elektoralista” erakutsi duela leporatu dio Frantziako ministro izan zenari.

Informazio gehiago:

- AHTren Lapurdiko bidea onetsi du Frantziako Gobernuak (2012-04-10)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude