Agirresaroberi 32 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak


2011ko abenduaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Gurutz Agirresarobe atxilotu zuten unea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EFEk jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionalak 32 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gurutz Agirresaroberi, 2003an Joseba Pagazaurtundua ustez hiltzeagatik. Fiskalak 48 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen, baina epaimahaiak ETAko parte izateaz absolbitu du Agirresarobe. Hala ere, bere ustetan Agirresarobe "MNLV" barruan zegoen eta ETAren aginduz hil omen zuen Pagazaurtundua. Epaimahaiak DNA mostra bat hartu du froga bakartzat, epaiketan perito batek mostra genetiko hori zalantzan jarri zuen arren.

Irakurri Auzitegi Nazionalaren sententzia (PDF)

Urko Apaolazak gaiari buruz idatzi zuen Fikziozko telesailek ez gaitzatela engaina artikulua.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude