Gure you tube kanalean bideo berri bat argitaratu dugu, Bergarako Iriaun gaztelu nafarrari buruzkoa. Bideoa gaztelauen hizkuntzan dagoenez ez dugu hemen loturarik jarriko. Ikusi nahi duenak you tuben "Iriaun gaztelu nafarra" idatzi eta topatuko du. Gipuzkoako gaztelu nafarretan ezezagunena da; misterioz beterik dago, beraz. Iñaki Sagredo historialariak maisuki argitzen ditu gazteluaren sekretuak.