UEUk, UPV/EHUren zentro atxikiaren bidez, euskaraz eta online eskainiko du bigarren aldiz irakaskuntza masterra 2021/22 ikasturtean. Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu espezialitate hauetan: Natur Zientziak eta Matematika; Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira, 132 plaza eskainiko ditugu.
Aurrematrikula egiteko epea apirilaren 12an irekiko da eta maiatzaren 31era arte egongo da zabalik. Informazio guztia eta izena emateko, HEMEN.