2020-07-19 11:59

ABUZTUAK 31 SUTAN

1813tik biziraundako kaleari txispak ateratzen dabiltza putreak. Paseo eder bat eman dezakegu. Txiskeikaren erreinutik aurreraxeago 32DAGOSTOko mafiosoa piztuta dabil. Kutxako presidentearen txoferra zenak eraikin zatia erosi zuen ta meritu ugari ditu.

Gazte asanbladako kideak pistola ekarriko zuela esanez mehatsatu, bizilagunak erosi, baimenik gabeko ate bat eraiki patioan... azken berria, soberan zuen lokala Kanioeietari saldu diola. Paperetan, bada ezpada ere, bere alaba ageri da guztian.

Handik pausu gutxira, La Cueva. Kromaignongo frankisten jabetza enprendedore bati, El Chileno/ri saldu diote. Eraikin osoa hartu du, tabernaren aitzakian… Zer eraikiko ote dute hor.. ezer onik ez, jateko postalak saltzen dituen Gandarias Shop eta Atarikoen kubata ilegalen txiringitoaren parean.

ALBERTOKO OBRA

Auzoko zurrumurruek diote alberto taberna, 2018ean “Bar hemeretzi SL”/ren jabetza bilakatu zena, ampliazio obra bat egiten ari omen dela, itxura guztien arabera baimenik gabe.
Auzoko kuxkuxero talde majo bat gaia ikertzen ari da, laster izango dugu eskuragarri hauen txosten bat.

INBERTSORE USAINA  AUZOAN

Badirudi azken aldian inbertsore ezberdinek, alde zaharrean izan ezkero, kaka ere erosiko luketeela. Ixten ari den komertzio bakoitzari dirutzak eskaintzen ari dira. Gomazko ahateen dendak zur eta lur utzi gintuen, zein izango da hurrengoa? izozki jasangarriak? gastro-smart souvenir inteligenteak? kontxako barandilla formako txokolateak?

TRADIZIONALARI BULTZA

Bretxako merkatua tradizionalari esleitu zaion leku berriak askoz ere metro karratu gutxiago izango ditu, komertzio gutxiago sartzen dira beraz. Kontzesionaria berria (Baika SL) gaur egungo merkatari batzuei dirua eskaintzen ari da komertzioak ixteko. Hauen lehengo lekuan, lurrazpiko Lidel %50 handituko da. Merkatuaren tamaina txikitu, merkatari postu batzuk ixteko diruz ordaindu eta Lidel izugarri handitu. Merkatu tradizionala babesteko modu xelebrea hau. Azken zurrumurruek diote Aple enpresa multinazionalak lekuren bat hartuko duela, hau ere merkatu tradizionala bultzatzeko izango al da?

TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net