2020-07-19 11:53
  • Tabernen terrazen arau hausteen salaketa formalak.
  • Gipuzkoa plazako hotel berrien kontrako margoketak.
  • 2017ko abuztuan “TGH pintaden errekorra” Gascoren arabera.
  • 2017ko kaldererotan “EZ GARA JOANGO DONOSTIATIK” pegatak soinean partehartzaile askok.
  • 2017ko abuztuaren 17an, “ZUEN TURISMOA GAZTEON MISERIA” manifa erraldoia Donostian zehar.
  • 2017ko karmengo jaietan, bi turista TGH pankarta kentzen. Auzokideengandik ihesi, ezkutatu beharra.
  • Zaragueta ahizpen jabetza den eta Nerecan eta Arriolak, Atari goian hotel negozio berrirako haienganatu nahi duten eraikinaren okupazioa: 16 hilabetez bertan biziz prozesuak luzatzen laguntzen.
  • Ehundaka auzotarren artean hotel honen aurka presio soziala: kontzentrazioak ostegunero Santa Maria eliza aurrean, egin nahi duten hotelaren eraikinaren parean.
  • Etxebizitza turistiko legeari alegazio andana, auzo elkarteek.
  • Konstituzio plazan dagoen eta Arriolak jabetza duen Astelena tabernan blokeo herrikoia: dozena bat auzotarrek terraza guztia bete, orduak bertan pasa, kafe ziztrin bat edanez. Zulotxo ekonomiko minimalista ez zitzaienez gustatzen tabernariak urduritu eta polizia deitu: polizia etorri baina ezin ezer egin kafetxoa edaten zuten herritarren kontra.
  • Turismogintzaren zapalkuntzen satira antzerkia Santa Maria eliza parean 2018ko abuztuan, Aste Nagusi piratetan.
  • Mozorroturik tren txutxuaren bidea mozten parte zaharretik pasatzerakoan: pegatinak jarri, musika egin eta minutu batzuz tren txutxua blokeatuta mantendu, 2018ko udan.
  • Hotel gehiago ez aldarria alde zaharreko etxeetako lehioetan.
  • Tour antituristiko bat parte zaharretik, 2018ko udan.
  • Salaketa kartelak urteetan zehar auzoan zehar, 2018tik aurrera.
  • Diario turista aldizkari murala Trinitate plazan turismogintzaren berriekin, 2018ko aste nagusian.
  • Atari taberna denuntziatua ikatz kalean duen zakar gunearekiko.
  • Aldamar kaleko 32an etxea okupatzen, Jokin Errasti pelotariak duen proiektua blokeatzeko. Hilabeteak bertan bizi. Geroztik eraikineko biztanle guziak kaleratuak izaten ari dira. Eraikina hutsa geratzen ari da.
  • Aldamar kaleko 32an ere, gazte lokala okupatzen, eraikinaren proiektuari beste oztopo bat sortuz. Hau ilegalki desalojatua izan da.
  • Jokin Errasti, (Altuna eta Uria), pikaturik, kamarak jartzen eraikinarari begira, bi kanpoan bat barruan. Jendeak kanpoko bi kamarak kentzen ditu.
  • Jendeak barruko kamara ere kentzen du.
  • 2018ko uztailan Konstian munipek jolasean dauden haurrak kanporatu ondoren, jolasa bertan debekatuz,  “KALEA JOLASTEKO” ekimena. Jolas herrikoiak bertan+ bainua kaian.
  • Antiguon hotel ilegalaren dantza, hiru urtez baimenik gabe ibilia: ekintza salaketa bertan.
  • Arriola eta Nerecanen negozioetan (Astelena, Gü, Txalupa, Atari eta Sirimiri) sabotaiak.
  • Donostia zentrotzat hautatua izan den WTO aste garaian, aste bateko okupazioa Gipuzkoa plazako eraikinean.
  • WTOren kontrako manifa.
  • WTO go Home pintada erraldoia Urgullen
  • “free croissant” ekimena: Gipuzkoa plazako okindegi explotatzailea salatzeko. Okindegiko kroisanak doainik emana zaielaren bonoa banatua kale turistikoan, turistak kroisantak doain eskatzera joan eta jabeek eman behar.
  • Aldamar kaleko 32ko Kanpoko kamarak berriz jartzen dituztenean, Kanpoko kamara berri hauek jendeak berriz kentzen ditu. (Hortan geratu da kamaren jolasa: Oraintxe bertan ez dago kamararik bertan).
  • 2019ko Aste nagusian jendea festagiroan kamara hauekin dantzan.
  • Bizilagunen onespenarekin gazteak gazte lokalera berriz sartzen eta lortzen materiala berreskuratzen.
  • Karmengo jaietako txupinazoan turismogintzaren salaketa
  • Aldamar kaleko 32 eraikinean pintada, auzotarren garaipena goraipatzen.
  • Errastiren inguruko murala Aldamar kaleko 32 eraikinean.
  • Errastiren herria, Azkoiti, bere negozioaren salaketa kartelez bete da.
  • Errasti eta konpaniak Rekalde taberna zegoen eraikina erostekotan zirelarik, bazkari erresistente herrikoaia eta kalea berreskuratzen ordu  batzuntzat, terrazen debatea mahai gainean jarriz.
  • Rekaldeko festa: taberna hesteari erantzun herrikoia festa giroan.
  • Turismogintzaren zapalkuntzen satira antzerkia Rekalden.
  • Feelfree eskaparatearen momentuko destinu berria.
  • AUZOA BERRESKURATU eguna konstituzio plazan: Auzo bazkaria, jolasak, kantu koplakariak 2019ko otsailan.
  • Errasti, Rekaldekoen taberna berrian agertzearen jarrera probokatiboari erantzuna.
  • Ulian, Auzokide plataforma bat antoltzen, pankarta eta iritzi artikuluak, bertan egin asmo den 200 gelako hotelaren kontra.
  • Tourist Go Home murala Urgullen Polborinaren kontra.
  • Abuztuak 31 kalean Gaztetxe saiakera, okupatzen pentsio eraikuntzaren egin nahi zen lekuan.
    Kanpandegi kalean ikastola zen eraikinaren okupazioa auzoko talde ezberdinen eskutik, Kijera gaztetxea bilakatu, bizirauten ta auzotarrei leku libre bat eskaintzen.
  • SanseBay  hotelean pintura botata.
  • Irlaren turistifikazio salaketa: biotopo babestu izaitearen eskaria.
  • Atari tabernaren blokeoa egiten antidisturbio poliziak, indar polizialak hauen negozioa oztopatzen lagunduz 2019ko aste nagusiko egun batean.
  • Axel hotelaren salatzeko kontzentrazioa hotelaren parean Amaran.
  • Axel hotelari buruz mahai ingurua.
TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net