2020-07-19 11:25

Deskribapen orokorra
Maite naiz, Donostikoa betidanik, 55 urte ditut, Osakidetzan lan egiten dut aspalditik. Grosen bizi nintzen alokatutako pisu batean. Duela 23 urte sartu ginen, nire bi seme-alabekin eta senarrarekin.
 

Noiz mugitu behar izan duzu?
Aurten, komunikatu ziguten alokairua bukatzen zitzaigula maiatzaren 1erako, eta mugitu behar izan gara. Bueno ba alokairuzko etxe batean bizi ginen, non bloke osoa jabe bakarrarena zen eta... erabaki du eraikin osoa hustea. Ez dakigu zertarako, bakarrik esan digu hustu nahi duela, badirudi pisuak banaka saldu nahi dituela edo agian hotel bat montatuko zuela pentsatu genuen. Bizilagunekin hitz egin genuen eta denei iritsi zitzaien karta berdina, batzuei maiatzean, besteei irailean... urteko kontratuaren epea amaitzerakoan, ”renta antigua”koei izan ezik, hauek botatzea gehiago kostatuko zaio.
 

Noiz abisatu zizueten?
Otsailean, 15ean, ohikoa baino lehenago, zeren legalki hilabete lehenago abisatuta al zaituzte bota. Baina, pisua hustu eta gero hasi daitezke saltzen, informatu naizela. Ondoren ikusi nuen interneten pisua salgai, baina gero anuntzioa kendu zuten. Mugimendu arraroak somatu genituen lehenago: hasi ziren lehenengo pisua pintatzen eta azaleko konponketa batzuk egiten eskaileran, 1. eskubia salgai zutelako; ordurarte ez zuten inoiz horrelakorik egin, ez zen eraikainaren egoeraz preokupatzen inoiz. Kuriosoa zen, bakarrik 1. solairua edertu zuten. Ondoren, 4 urtez, sasoiko alkilerrak amaitzen ziren heinean konponketa txikiak egiten zituzten; hemen bizilagunen erdiak aspalditik bizi ginen bertan, eta beste erdia epe motzeko alkilerrak ziren. Hasieran palo bat izan zen, ez genuen inoiz pentsatu mugitzea egia esan, 23 urte han bizi eta gero ez genuen inongo asmorik handik mugitzeko. Hasieran sustoa: ”eta orain zer egingo dugu? Hasi behar gera etxe berri bat bilatzen?”. Eta hori egin genuen, azkenean ondo atera zaigu, etorri gera etxe batera oso ondo dagoena; ez da batere zentrikoa baina azkenean ez zaigu hain gaizki atera.
Baina... hori, otsailetik maiatzera badirudi tartea dagoela, baina ez da denbora nahikoa beste etxe bat bilatzeko eta mudantza egiteko.

Zer iritzi duzu gertatutako kalteen inguruan?
Nik uste dut hau dena gertatu dela Donostiako zentroan dagoen negozio perspektibaren arira. Guk genuen alkiler bat IPCen igoerekin duela urte askotatik eta pisu hori bera, seguru nago, diru bikoitzarengatik alokatu daitekeela hurrengo egunean. Eta edozein pisuren salmenta Grosen, hain modan dagoela, orain negozio perspektiba handia dauka eta imajinatzen dut dirua kapitalizatu nahi izan duela hor. Eta azkenean, ez dakit erabakiko duen hotel bat egitea hor, baina ya ez dira kabitzen hotel gehiago! Azken finean, zergatia argia da: dirua. Aurreko pisuan, Alde Zaharrean, berdina gertatu zitzaigun, bertan oso alkiler ona genekan.

Pentsatu zenuen aurre egitea moduren batean edo zerbait egitea?
Informatu nintzen jakiteko ea bota dezaketen jendea modu horretan eta ikusi nuenez bai, egin dezakete. Beraz, mugitu behar izan ginen, zer erremedio! Baina zorionez, izebaren herentzia jaso degu eta etxe hau erosi ahal izan dugu oso prezio onean. Hasiera batean, zona berean bilatu genituen pisuak, baina garestiegiak ziren eta asko oso egoera txarrean zeuden, bizi ginen pisua baino txarragoak, txikiagoak eta, batez ere, garestiagoak. Horregatik, joan ginen hurrutigo. Etxe hau oso ondo dago eta gure ohiko zonako etxeen erdia balio du, gure presupu-estora egokitzen da.
 

Non bizi zara orain?
Martutenen bizi gera orain. Oso pozik gaude etxe honekin eta auzora gutxi jeisten gara baina pasatzen gara noiz behinka. Orain bizitza gehiago Martutenen egiten degu. Hemen gelditzeko asmoa dugu.

TURISTEI BURUZ: Arrazakeri/Klase/Genrero zapalkuntza egoerarik ikusi al duzu?
Hemen ez dago turistarik. Lehen bizi ginen tokian turista pila zeuden, ingelesa entzuten zen toki guztietan. Baina ez dut kontaktu handirik izan, saiatzen naiz haiek saihesten. Ez naiz oroitzen, seguruena gertatzen dira sarritan, beharbada ez naiz egoera hoietaz konsziente.
 

Besterik?

Gure etxeko kalea (bota gintuztena) peatonala egin zutenean, hasieran poztu egin ginen, lehen kotxeak pasatzen baitziren, eta pentsatu genuen pakea izango genuela. Baina okerragoa izan zen aldaketa: kalea terrazez eta tabernez bete zen, zarata lehen baino gogaikarriagoa zen.

TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net