2020-07-19 11:20

Chrisin, Rodolphe (2018). “Manual del Anti-turismo”

Valentzia: Fuera de Ruta. Pau Caparrós Gironés
(Valentziako Unibertsitateko
Soziologia eta Antropologia saila)

Autorearen hitzetan, bere burua “turista bat gehiago”-tzat izendatzen duena, honako liburua, bidaien eta munduaren zaleei asmo txarrez zuzendua dago. Autorearen helburua, “turismoaren drama” deritzona analizatzea da. Suntsitzaile marginala al da turista? Galdera honek turistak “mundu-fagia”-ren aktore nagusiak bilakatzen diren unibertso batera eramaten gaitu. Turismoa kontsumitzaile gisa eta mundu osoa den espezie baten harrapakari gisa. Arrazionalizazio absolutuaren printzipiotik, Max Weberrek garai zientifiko eta teknikoan sortutako printzipioa, XIX. mende amaiera eta XX. hasiera bitarteko industrializazio garaian, Rodolphe Christin soziologoak parke bilakatutako espazio bat planteatzen du, eszenifikatu eta modelizatua teknosferarengatik, non turistak ikusle-kontsumitzailearen papera barneratzen duen, eta lurraldeak aktorearena.


70.hamarkadako industria-iraultza, gaur muturreraino indartua internetaren eskuragarritasunarekin, etxetik edozein bidai planifikatzea ahalduntzen du. Garraio aereoek bazter guztiekin amaitu dute. “Lankidetzako ekonomia”-ren izenpean, teknosferak bere ahalmen guztiak azaleratu ditu bitartekariak desagerrarazteko eta bide indibidual eta guztiz ez erregulatutakoak emateko bai oporretako ostatuari, zein bidai, ostalaritza zerbitzu edo zerrenda luze bateko edozein kontsumo produkturi, orain enpresa handiek (gehienak kaliforniako base den Sillicon Valley-etik ateratakoak) esplotatu ditzaketenak lasaitasunez eta gobernu lokalen legedien “molestiarik” gabe.

Bigarren Mundu Gerraren amaieratik gutxiengo dominatzaile batentzako luxua zena, herri-klaseen eskaera bilakatu zen, eskubide gisa, zortzi orduko lanorduak bezala. Frantziak, 1936. urtean, Fronte Popularraren garaipenei esker, opor ordainduak onartzen ditu. “Guztiontzako oporren” garaia hasiko zen, gizarte industrial-urbanoak galduarazitako landa eremuen deskubrimendu berri bat. Hala, jarduera turistikoaren paradoxa bat agertzen zaigu: “gure lan eta aisiaren gizarteek aire apur batez baliatzearren behar duten turismoa sortzen du. Aire hau, kontsumitzen den heinean, kutsatu egiten da ”. Webber-ek teorizatutako antolakuntza burokratikoen beste aplikazio baten eredutik abiatuta, George Ritzer soziologo iparramerikarrak azaldutako Mcdonalizazio prozesuari dagokiona, turismoa gaur turistifikazioa da. Tokien eraldaketa produktu izatera. Haren kontsumorako moldatutako espazioak, eraldatu eta formateatuak patroi berberaren arabera. “Ametsetako basatasuna”, originaltasuna eta gertakari autentiko bilaketa amaigabea suntsitua izan da, planetako edozein toki bisitatzeko ahalmenarengatik.

Liburu probokatibo honek adierazten duen bigarren elementu bat "turista solidarioa”-rena da. Posible al da, bereziki turismoa garatzen den kontestua deskribatu ondoren, "turismo jasangarri" bat aurrera eramatea? Eztabaida honetarako turista solidarioaren hiru efektu posible azalduko ditu: Zama ekonomiko (positibo) batena, bertako ekonomiei alternatiba berriak eskaintzetik datorrena; zama ekologiko (negatibo) batena, bertako ingurumenaren presioan eragina duena (kutsaketa, hondakinen gorakada) eta hirugarren zama kultural (positibo-negatibo) batena, beste lurraldeetatik etorritako pertsonen presentziak dakartzan ezagupen eta ohituren transferentzia positiboa eta bertako ohituren eta kulturaren efektu negatiboen arteko konbinazioa.
Honexegatik, galdegiten dugu, galdegiten du Rodolph Christinek, ea turista solidario hau ez den, benetan, kolonizatzaile berri bat gizarte berrietan “progresuaren” onurak onartarazten saiatzen dena, beste garaietan gertatu den moduan mendebaldeko herrialdeen eta hauek “deskubritutako kultura berriekin”.

“Bidaien demokratizaziotik” Frantziako 30. Hamarkadan, edo Thomas Cook britaniarrak antolatutako lehen bidaietik (trenez, Leicesterretik Loughboroughera, 1841ean antolatua alkoholaren kontrako kongresu bat prestatzeko), “bidaiatze” eta “turismo” kontzeptuek muga ez argi bat dute, finkatzeko zaila. Ahala eta guztiz ere, liburu honek bereiztea proposatzen digu. Bidaiatzea planteamendu filosofikoa litzake. Turismoa soilik kontsumotik letorke; gaur egun munduko lehen diru-iturri ekomomiko bilakatu den jarduera. Lehena  explorazioa da, bigarrena explotazioa. Gaur, “masa-turismoak” eta “prezio baxuko” fenomenoak zerbitzu proposamenak lehenetsi dituzte, tokiko xarmaren ordez. Hau da, eremua enpresa eta erabiltzaileen onura ekonomikoaren kriterioen araberako planifikazioaren menpe dago. Autoreak dioen bezela, sarritan sikiera ez dakigu nora goazen, gakoa eskaintzetaz baliatzean datza eta.

Turismo mota honen ondorioetako bat hiriko biztanleak jarduera turistikoen emaile bilakatzen direla da. “Manual del anti-turismoren” edizio Valentziarrak “Entre Barris” mugimenduaren epilogo bat dakar. “Entre Barris” auzo ezberdinetako kolektibo eta auzoko elkarte sarea da, diskurtsoa Valentziako hiriko turistifikazio prozesuetan zentratzen duena. Diru sarrera gutxiko bizilagunen edo merkatu tradizionalaren kaleraketak, etxebizitza turistiko eta frankiziei lekua uzteko, “Turismoaren drama” azaltzen dute, Rodolph Christinek hitz egiten digunez. Bere obra, turismoaren inguruko entsegu batez gain, gida bat da (izenburuak berak dio), gaur benetazko arazoei aurre egiteko ekintza eta eztabaidarako tresnak bilatzen dituzten herri mugimenduentzarako gida.

 Turismoa, “WTO”ren arabera, munduko lehen jarduera ekonomikoa da, munduko biztanleen %8 okupatuz. Baina, honetaz gain, biztanlegoaren araberako turisten kopurua oso baxua da , %18a, beraz gutxieneko bat. Baina duela hamar urte, ehuneko zifra %3’5ekoa zen, eta harreren kopuruak (jarduera hau neurtzeko erabilitako datu nagusienetarikoa) ez dio areagotzeari utzi 1950etik. WTOren arabera, 2019an %3ko igoera emango da gutxienez. Aurreikuspenek turista asiatikoen agerpena igortzen dute (%10ekoa), Ekialde Ertainak (%10) eta Afrikak (%7) hazkunde erlatiboaren mundu mailako media gainditu dute jada; Asia, Pazifikoa eta Europa, bitartean, %6a hazi dira. Aldi berean, espero da 2020. urtean Txinak 200 miloi turista gainditzea. Turismoak ikuspuntu ezberdinetako eztabaidak agerrarazten ditu. Valentziako, Katalunia kostetako, edo Balearretako antzeko ekonomietan, frankismo berantiarraren planifikazioak politikari eta komunikabideentzako erreferentzia izango zen marko kontzeptuala inposatu zuen. Uda garaiak okupazio ehuneko altuagoekin amaitzen baziren ostalaritzan, ekonomian eta gizartean, a priori onuragarritzat emandako kausa-efektuareatekin, dena ontzat ematen zen.

Miquel Puig ekonomilari eta iritzi emaileak, aspalditik dio, turismoa lan prekarioen merkatu baten iturri nagusia zela non desregulazioak, lanordu eramangaitzek eta soldata baxuek langilegoa zigortu duten. Bestalde, turismoaren eraginak hirietan emaitza negatiboa du errenta-erdikoentzat eta oso positiboa higiezinen jabegoari, Bartzelonan bezela, non, XXI mende hasieratik, prezioak %200ean igo diren.
Allan Popelard eta Paul Vanner kazetariek iparramerikako Las Vegaseko hotel eta kasinoetako oinarri laboral eta sozialak aztertu dituzte “lorik egiten ez duen” aisialdiaren hiriak herrialdeko “klase ertainen” aurrezkiak suntsitzen ditu, milaka langilek erreleboa egiten duten bitartean merkatu batean, non, sindikalismoa jazartzen den eta langabezi altuak lan baldintzak beherantz presionatzen dituen.

TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net