2020-11-09 15:49

Eragileok manifestu bat aurkeztu genuen ostiralean. Bertan, gobernuari exijitu diogu ahalik eta arinen luza dezala etxeetan argindarra, ura eta gasa moztearen aurkako debekua, irailean debeku hori “ezkutu soziala” delakotik kanpo gelditu eta gero.

Hain zuzen ere, aste honetan eman da ezagutzera bonu sozialaren onuradunen kopuruak gora egin duela. 2018ko apiriletik 2020ko apirilera bitartean, 449.267 etxetik 1.311.662 etxeraino igo da bonu soziala jaso duten etxeen kopurua, hau da, % 191ko igoera. 2020ko apiriletik aurrera, bonu soziala eskuratzeko bide berri bat ireki zen unetik aurrera, ordea, egunean 200 etxe bilakatu dira bonu sozialaren onuradun. Pandemia hasi zenez geroztik, pobrezia energetikoan bizi diren familien kopurua izugarri igo dela azaleratzen dute zifrok.

Debekua indarrean egon bitartean fakturei aurre egin ezin izan dieten pertsonak eta familiak mozketa abisuak jasotzen hasi dira urrian, oinarrizko horniduren enpresen aldetik. Ezinegon eta babesgabetasun handia eragiten ari da egoera hori, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen artean.

Manifestua babesten dugun eragileok zera eskatzen diogu Pedro Sánchezen gobernuari: etxeetan oinarrizko hornidurak mozteko debekua epe mugagabez luzatzea, harik eta Espainiako legerian, pobrezia energetikoari dagokionez, prekauzio printzipioa modu eraginkorrean ezarri arte.

Manifestua hemen irakur daiteke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?