2019-10-17 17:47

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean Urriaren 9, 10 eta 11an “Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia: Bi bide banaezin” Euskal Herriko TRADENER ( Mugarik Gabeko Ingenieritza, Ekologistak Martxan eta UPV-EHU ikerlariak), Latinoamerikako “Movimiento de Afectad@s por las Represas, Amsterdameko Transnational Institute eta Catalunyako “Observatori de la Deute en la Globalització – ODG” taldeek antolatutako Nazioarteko Konferentzian bildutako perstonek hauxe adierazi nahi dugu:
-Rojavako errepublika askearen aurkako Turkiako gobernuaren eta ejerzitoaren eraso  militar inperialista salatzen dugu eta bertoko herriaren subiranotasuna defendatzen dugu bere bide multietniko, demokratiko eta ekofeminista libreki aurrera eramateko.

-Eta batera, Ekuadorreko herri subiranoaren aurkako Lenin Morenoren Gobernuak eta Nazioarteko Diru Funtsak martxan jarritako programa ekonomiko neoliberal, “salbuespen egoera” eta eraso errepresiboak ere salatzen ditugu  eta  bertoko herri indigena, nekazari eta langileen eskubide nazional eta sozio-ekonomikoak defenditzen ditugu.

– Rojava eta Ekuadorreko herrien aurkako eraso biolentoak gelditu!

– Elkartasun Internazionalista da herrien arteko samurtasuna!

– Gora Ekuador eta Rojavako herriak!
Bilbo, 2019ko Urriaren 11an

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?