2020-03-03 16:17

Tradenerrek, beste hainbat eragileekin batera, martxoaren 11 eta 12m antolatu den Morelos Proiektu Integralaren aurkako ekintzaileen biran parte hartuko du.

Morelos Proiektu Integrala Mexikoko gobernuak herrialdearen erdialdean duen energia megaproiektu bat da. Proiektuak honako hauek hartzen ditu barne: bi zentral termoelektriko Huexca komunitatean; Tlaxcala, Puebla eta Morelos estatuetatik igarotzen den gasbide bat; Yautepec azpiestaziora doan linea elektriko bat eta Cuautlatik doan akueduktu bat. Espainiako Elecnor, Enagas eta Abengoa enpresek bultzatzen dute proiektu hori, eta Industria eta Merkataritza Ministerioaren Espainiako Enpresa Nazioartekotzeko Funtsaren laguntza du. Indigenen eta nekazarien komunitateek baztertutako proiektua da, kasu askotan bezala, honetaz kontsultarik egin ez zaielako. Erresistentzia horretan, 2019ko otsailaren 20an, Samir Flores buruzagia hil zuten.

  • Bilbo: martxoak 11, 18:30 Zirika Herrigunea (Erronda kalea, 12)
  • Donostia: martxoak 12, 19:30 Txoko Internazionalista (Iruresoro plaza, Egia)

Hizlariak: Morelos, Puebla eta Tlaxcalako Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak (FPDTA-MPT) diren

– Samantha Cesar
– Teresa Castellanos
– Juan Carlos Flores

(Haien biografiak gaztelaniaz)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?