2020-03-20 11:32

(BBVAren aurkako Plataformaren kanpaina bat)

Finantza agintariek eta bankuek arriskurik ez dagoela errepikatu arren, BBVAren aurkako Plataformak ohartarazi zuen BBVAren inbertsioak kutsatuta daudela bere jarduera guztiei eragiten dien finantzaketa anti-etiko ugarirekin, sinpleetatik abiatuta, kontu korronte soil baten moduan. Alferrik izan dira sartu diren neurriak, hala nola, azkena, “iraunkortasunaren adierazlea” edo haren Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK, edo RSC gazteleraz) edo sinatu zituen Ekuadorko Printzipioak, etab.

Horregatik, bidezko neurriak hartzea gomendatzen dugu.

– Itxi zure kontua
– Ez erabili kutxazain automatikoa
– Ezeztatu mailegu bat
– Kontzentratu haren ateetan.
– Zabaldu zure komunitatean
– Edo bururatzen zaizun edozer…

BBVA kutsatuta dagoen finantzaketa anti-etikoa:

>> Espainiako 1. armamentu finantzatzailea: 4.200 milioi € baino gehiago (*)
>> Klima-aldaketaren finantzatzailea
>> Gizartean eta ingurumenean eragin handia duten proiektuen finantzatzailea (**)
>> Banku-erreskatearen onuraduna: +13.000 milioi €
>> Mila etxegabetzeren bultzatzailea
>> Pentsioen pribatizazioa bultzatzailea
>> Praktika mafiosoak: Villarejo komisarioaren kontratua (@)
>> BBVAren mozkinak 2019an: 3.512 milioi euro (2019)
>> Presidentearen soldata: 7,4 milioi €x urtea

(*) 2013-18
(**) Hidroituango, Ilisu, DAPL, Camisea, etab.
(@) 10,28 milioi x 13 urte

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?