2019-10-30 00:48

Urriaren 11n amaitu genuen Energia Trantsizioari eta Demokraziari buruzko Nazioarteko Konferentzia mamitsu eta iradokitzailea. Bertan 21 herrietako 29 hizlariek parte hartu zuten, haietatik 15 emakume. Konferentzia TRADENER (Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia Ekologistak Martxan, MGI-ISF (Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza) eta UPV-EHUk osatuta), Gure Energia (Energia Eredu Berri baten aldeko Plataforma), Kataluniako Globalizazioko Zorraren Behatokia (ODG), Transnational Institute (TNI), 2020 Klimaren aldeko Matxinada (By 2020 we Rise up) eta Latinoamerikako Urtegiek Kaltetuen Mugimenduarekin batera (MAR) antolatu zen (1). Jarraiean honi buruz ekoiztu dugun kronika bat. Zuen interesekoa izango zaizuelakoan. (Bakarrik gaztelaniaz)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?