2020-12-12 05:56

Ekuadorko gobernuak abenduaren 16a arteko epea du Hagako Barrutiko Epaitegiak emandako laudoaren kontra apelazioa jartzeko. Hagako Barrutiko Epaitegia ISDS epaitegia da. Eman berri duen laudoaren bitartez, transnazionalaren petrolio erauzketarako jarduerek Ekuadorko Amazoniako indigena eta laborariei egindako kalteak erreparatuko lituzkeen Ekuadorko sententzia gauzatzea saihesten du, eta Texaco-Chevronen inpunitateari laguntzen dio.

Gobernuak ez badio laudoari apelazioa egiten, Ekuadorrek milaka milioi ordaindu beharko dizkio Chevroni, «konpainiaren irudiari egindako kalteagatik eta bere aurkako epaiketetan, urteetan metatutako kostuengatik».

Bidegabekeria horren aurrean, 206 erakundek Ekuadorko gobernuari eskatzen diogu gaur Hagako sententzia arbuia dezala eta apelatzeko errekurtsoa aurkez dezala. Hartara, justizia egiten lagunduko die Chevronek kaltetutako indigenen eta laborarien komunitateei, Ekuadorren burujabetza zainduko da eta ez da korporazioen inpunitatearen aldeko aurrekaririk egongo.

Informazio gehiago: http://www.udapt.org/carta-abierta-al-presidente-del-ecuador/

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?