2021-03-27 11:00

Urtebete pasa da Gernikan #elkarrekinegonginen ospatu genuenetik eta ez dira gutxi izan orduztik bururatu zaizkigun hausnarketak. Elkarrekin lanean jarraitzeko gogoak piztuta, Donostia inguruko emakume* musikariak elkartu gara, arlo honetan dauden erronkei elkarrekin nola aurre egin pentsatu eta bide berriak sortzeko. Horrela, Euskal Herriko emakume* musikarien topaketak antolatu ditugu “Ez da entzuten!” musika zikloaren baitan.

Musika arloan mugitzen bazara eta esperientziak elkarbanatzeko gogoz bazaude, come and play. Martxoaren 27an ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 17:30era bitartean Teila Fabrikan.

Ez da entzuten! musika zikloaren baitako ekitaldia. Musika zikloa EHko Musika Bulegoaren laguntzarekin antolatu da. 

Izen-ematea: teilafabrika.eus/agenda/

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara, Donostiako Egia auzoan. Komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!