2023-05-17 09:44

Hezkuntza Sailarekin izandako azken bileran, hurrengo ikasturtetik (2023-24) aurrera ikasturte osoko lanpostuetan aritu ez diren ordezkoentzat udako
kobraketan aldaketak egin nahi dituztela jakinarazi ziguten.

Bakantea edo ikasturte osoko ordezkapena dutenek, kontratua abuztuaren 31 arte izaten jarraituko dute, baina gainontzeko ordezkoekin zer gertatuko den
ez dakigu oraindik.

Aparteko ordainsariaren zatia eta oporrei dagokiena ordezkapen bakoitzaamaitzean txertatu nahi dituzte. Era horretan 165 eguneko irizpidea
desagertuko da eta aspaldi lortutako eskubidea murriztuko dute.

Sindikatuekin negoziatu nahi dutela adierazi du Hezkuntza Sailak. Steilasen argi dugu ez dugula gure lan baldintzen okertzerik onartuko.

Neurri hau gure sektorean dagoeneko zaurgarriak diren ordezko askoren egoerari eragingo dio, zalantzarik gabe. Baina ez dira kaltetuak izango diren
bakarrak, beste hainbat lizentzia eta baimenetan ere aplikatu nahi dituzte murrizketak: edoskitze metatuan, 50 orduko lizentzia eta adinagatiko lanaldi
herenaren murrizketak ordu lektiboetan, esaterako.

Steilasen jakinarazi nahi dugu ez dugula atzerapausorik onartuko eta eraso honen aurrean batasun sindikala bilatuko dugu beharrezko mobilizazioak
antolatzeko bidean.

 

Euskal Herrian, 2023ko maiatzaren 17an

The post Udako kobrantzan atzerapausurik ez! Lan baldintzak errespetatu! Ordezkoek uda kobratu! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.