2020-09-25 13:29

ITUNA. 57 urtetik gorakoen 3 saioak (HHn 4)

Nafarroako Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko sindikatu gehienok eta Gobernuak sinatu genuen 2018-22 Itunean jaso bezala, aurten 57 urtetik gorako irakasleei ordu lektiboetatik 3 saio murriztea dagokie beraien lanetarako (4 HHn). Puntu hau ez betetzekotan izan da Hezkuntza Departamentua, baina sindikatuok egindako presioari esker, Parlamentuan legea onartu da eta modu forzatuan bada ere, jakinarazi digute jada ikuskariak murrizketagatiko ordu hauek zuzendaritzei aplikatzeko agintzen hasi direla. Langile horiek ez dute jolasaldietan zaintza-lanetan aritu beharko. Murrizketak ikasturtearen hasieratik ezarriko zaizkie urteak abenduaren 31 baino lehen betetzen dituztenei. Saio horiek norberaren eginbeharretarako dira, ez ikastetxeko beste lan batzuk egiteko. Egindako lanak merezi izan du!

LHko zuzendaritza orduak

Itunean jaso bezala, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza lanetarako esleitutako orduak gehituko dira.

COVID19agatiko neurriak. Nahitaezko betebeharragatiko baimena.

Sindikatuon egunotako aldarrikapenaren eta presioaren ondoren, nahitaezko betebeharragatiko baimena berreskuratuko da, egunotan onartuko den Foru Agindu berri baten bidez. 14 urtetik beherako pertsonak ardurapean dituzten enplegatu publikoentzat izanen da, nahitaezko konfinamenduak edo ikastetxeen itxierak eragiten badie. Baimen horiek, zerbitzuaren beharrak behar bezala betetzea ahalbidetzen badira emanen dira. (horrela esan zuten Administrazioko Mahai Orokorrean). Neurri hau lehenbailehen ezartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu garai honetan kontziliazioari dagokionean. Baimen hau aurrera eramateko, ezinbestekoa da ATPa egunero deitzea eta ordezkoak lehenbailehen eskoletan izatea. Egunotan hainbat kasu izan ditugu honen inguruan eta erreklamazioekin hasiak ginen. Inork arazorik baduzue gure zerbitzu juridikoek sortu duten eredu hau erabil dezakezue.

Ratioagatik ikastetxeei irakasle ordu gehiago ematea.
HHn eta LHn 8 saio 20 baino ratio handiagoa duten talde bakoitzeko. BHn 5 ordu hamabi unitaterarte eta 9 ordu hamabitik gorakoentzat.

Zerrendak

Irailaren 15etik 21era bitarte irekiak egon ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan euskaraz emateko alemana, frantsesa, filosofia, greziera, latina eta musika espezialitateen onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Erreklamazioak/zuzenketak aurkezteko epea irailaren 28tik urriaren 9ra, biak barne.
https://labur.eus/uvEud

steilasberri 2 2020.09.25 PDFan

The post Steilasberri 2. Nafarroa. Azken berri garrantzitsuak. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.