2020-09-21 12:14

Ikastetxeei baliabide gehiago emateko Jokin Bildarratzek iragarritako 87 milioi euroak Haurreskolak partzuergora eta eskola publikora bideratzeko eskatzen du Steilasek. Guztiz onartezina da egun zentro publikoek ikasle eta langileen segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak diren kontratazio gehigarririk gabe jarraitzea.

Gainera,egoerak agerian utzitako hezkuntza publikoaren beharrak ikusita, 87 milioi euroak ez dira nahikoak oinarrizko baliabidez hornitzeko. Ikastetxe publikoen egoerari aurre egiteko bideratuko den diru horrekin 2.000 kontratazio inguru egin litezke (irakasleak, garbiketa- eta desinfekzio-lanak eta jangelarako beharrezkoak diren begiraleak ) eta begibistakoa da guztiz urria dela.

The post Prentsa oharra. Ikastetxeei baliabide gehiago emateko Jokin Bildarratzek iragarritako 87 milioi euroak eskola publikora bideratzeko eskatu du STEILASek. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.