2020-11-17 08:20

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETARIK EZ!

Euskaraldia ate joka dugun honetan erakunde, sindikatu, administrazio eta mota guztietako taldeok Euskarari keinu egitera goaz: Ahobizi, Belarriprest eta Arigune izango gara. Honelako ekimenek Euskara erdigunean jartzera, tokian tokiko indarguneak azpimarratzera eta ahulguneak zuzentzera garamatzate, gure hizkuntzaren defentsan.

Baina, badira egunerokoan agertzen diren ahulguneak eta hizkuntza eskubide urraketak. Horren adibide dira irakaskuntzan ikastaroak erdaraz ematen diren salaketak egin dituzten irakasleak. Hezkuntza Sailak ikastaroez arduratzen diren enpresa eta antolatzaileak euskaraz ematera derrigortu beharko lituzke, euskararen mesedetan.

Administrazioa aipatuta, Hezkuntza Sailak sindikatuokin izan dituen negoziazio bileraren baten edo bestean aurkeztu duten dokumentazioa gaztelania hutsean izan da. Momentuan egoera hori salatu dugu arren, lekuz kanpoko iruzkinak entzun behar izan ditugu agintarien aldetik.

STEILAS sindikatuak ez du irakaskuntzan hizkuntza eskubideen urraketarik onartuko eta herritar guztien hizkuntza eskubideak berma ditzala exijitzen dio Administrazioari.

The post Prentsa oharra: Hizkuntza eskubideen urraketarik ez appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.