Hezkuntza Saila idatzizko proposamena mahai gainean jartzera behartu dugun arren, greba dinamikarekin aurrera egitea besterik ez dugu sindikatuok.
Urtarriletik apirilera bitartean %90eko ordezkaritza dugun STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok deituta bederatzi greba egun egin ditugu irakasleok. Pasa den asteko azken bileran Hezkuntza Sailak negoziaziorako egutegia baino ez ziguten aurkeztu. Atzo arratsaldean helarazi zigun proposamen bat. Honek, aldarrikatutako edukiei ez die erantzun egokirik ematen oraindik. Izan ere, eduki, zehaztapen eta bermeak falta direla adierazi dugu. Eta Hezkuntza Saila honen jakitun izan arren, ultimatum gisa planteatu du negoziaziorako aukera baztertuz. Biharko hitzorduak sinadura bakarrik dauka helburu. Horren aurrean greba ziklo hauen deitzaileak garen lau sindikatuok ez dugula sinatuko jakinarazi dugu.
Beraz, orain arte egindako greba eta mobilizazio arrakastatsuek segida izango dute beste 5 greba egunekin maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16an. Indarrean dagoen irakasleen lan-akordioa 2010ekoa da, hortaz, 15 urte luze daramatza Eusko Jaurlaritza hura berritu gabe.
Egindako grebetan, langileek argi eta garbi adierazi diote Hezkuntza Sailari hitzarmena orain eta hemen negoziatzeko beharra, eta Hezkuntza Sailak negoziatzeko atea zabalik duela saldu badu ere, errealitatea bestelakoa izan da: jarrera itxia, eszenifikazioa, edukirik gabeko bilerak … Gainera, grebak desaktibatzeko xantaiak eta beste sektoreetan egin ez duten bezala, ez dituzte negoziatzeko aukerak aprobetxatu eta blokeoa luzatzen dabiltza. Hitz eta asmo politetatik harago, edukiak, zehaztapena eta konkrezioak behar ditugu sindikatuok.
Greba ziklo honetan, irakasleek, kaleanadierazitako indarrarekin, oso mezu argiakhelarazi dizkiote Hezkuntza Sailari: gero eta handiagoak diren lan-zamak arintzeko neurrizehatzak adostea, erretiroa hartzeko baldintzakhobetzea eta plantillen gazteberritze plana garatzea,galdutako erosahalmena berreskuratzea eta jaiotza-tasaren jaitsierak aprobetxatuz aldebakarrezerabakitzen ari diren ikastetxe publikoen fusio etaitxieren aurrean enplegu publikoa bermatu etalanpostuak egonkortzea.
Era berean, Hezkuntza publikoko sistema osoaeuskaldunduko duen hezkuntza politikak abiaraztea,langileon lan-osasuna zaindu eta kalitatezkoberdintasun eta hezkidetza plan egonkorrak garatuahal izateko baliabideak jartzea eskatzen dugu, baitaazken urteetan inposatutako atzerapausoak kentzeaere.Hezkuntza Sailak urteak daramatza aldebakarrezneurriak inposatzen, eta harrokeria horrek ekarriditu egoera honetara. Irakasleen lan baldintzaknegoziatzeko garaia da.
Hala, Hezkuntza Sailari eduki,zehaztapen eta bermeak dituzten proposamenakmahaiagaineratzeko exijitzen diote, inolakobaldintzarik gabe. Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa dainbertsioa handitzea, lan baldintzak hobetzea etaeskola publikoa baliabideez hornitzea. Adierazitakoaldarrikapenak lortzeko egiazko negoziazioagauzatzea dute helburu, eta argi dute langileenmobilizazioekin batera hezkuntza publikoaerdigunean jartzea eta lan baldintzak hobetzealortuko dutela.
Denok grebara! Denok kalera!
The post Nahikoa ez den akordio proposamenarekin, irakasleak berriro grebara: maiatzaren 12tik 16ra, kalera! appeared first on Steilas.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.