2022-11-08 15:30

Hezkuntzako Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatu guztiek premiazko bilera bat eskatu dugu Gil Sevillano eta Begoña Unzue Hezkuntzako zuzendari nagusiekin, irakaskuntza publikoko hezkuntza-komunitatearentzat funtsezkoa den gai bat jorratzeko: ratioen jaitsiera.

Sindikatuon ustez, beharrezkoa da ikasgeletako ratioak behingoz jaistea, horrek nabarmen hobetuko bailuke Foru Erkidegoko hezkuntza-kalitatea. Gainera, jaitsiera horrek ekarriko lukeen funtsezko beste hobekuntza bat da hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleek behar duten hezkuntza pertsonalizatua izan dezaketela, eta, horrela, ikasle horien ikaskuntza hobetzeaz gain, gainerako guztiena ere hobetuko litzateke.

Gainera, neurri horrek ikasgelak eta ikastetxeak ixtea saihestuko luke, jaiotza-tasa jaisten ari den garaian, eta plantillak egonkortzen lagunduko luke, hezkuntza publikoan irakasleen behin-behinekotasuna oso altua den une hauetan.

Hezkuntzako negoziazio-mahaia osatzen dugun sindikatuok argi daukagu premiazkoa dela Hezkuntza Departamentuak gaian esku hartzea eta geletako ratioak jeistea luze gabe.
Kontuen Ganberaren txosten berriak (2022ko urriaren 21ekoa) adierazten du Nafarroa dela ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen ehuneko handiena duen erkidegoa, 9.734 ikasletik % 37rekin.

Era berean, txosten horren arabera, egoera horrek bereziki eragiten die ikastetxe publikoei, gainerako zentroek baino ehuneko handiagoak baitituzte. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak erantzun bat eman behar du, eta, besteak beste, 2023-2024 ikasturterako ratioak murriztu behar ditu, eta jeitsiera hau 2023ko Aurrekontuen Legean jasota utzi.

Beraz, eskua luzatzen diogu Hezkuntza Departamentuari ratioen negoziazioa lehenbailehen aktibatzeko, eta, aldi berean, erronda bat hasiko dugu Nafarroako Gobernuko talde parlamentario guztiekin. Ez dugu baztertzen etorkizunean mobilizazioak egitea.

LAB- STEILAS-AFAPNA-ANPE-CCOO-ELA-UGT

The post Nafarroako irakaskuntza publikoko hezkuntza komunitateak ikasgeletako ratioen jaitsiera eskatzen du. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.