Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak gaur egun osatzen duten negoziazio mahaian parte hartzeko, urte osoa lanean daramagula esan nahi diogu Nafarroako gizarteari, non 0-3 zikloaren etorkizuna jorratzen ari diren. Hezkuntza Departamentuak sindikatuak hortik kanpo nahi gaitu.
Federazioarekin bildu gara, eta zenbait instantzia bidali ditugu negoziazio mahai horretan parte hartzeko eskatuz, Hezkuntza Departamentua eta Federazioarekin batera. Parlamentuan elkarretaratzeak egin genituen, eta maiatza osoan zehar Hezkuntza Departamentuaren aurrean ere bai. Gainera, berriki instantzia bat bidali diogu Arartekoari.
Ekintza horien guztien aurrean, ez dugu inolako erantzunik jaso Hezkuntza Departamentuaren aldetik. Intersindikalean uste dugu langileen ordezkari garen heinean, Foro honetan parte hartzea funtsezkoa dela, gure interesak zaindu ahal izateko, eta hori ezin dugu egin jokoz kanpo bagaude.
Horregatik guztiagatik, Nafar Gobernuari eta Maria Chivite lehendakariari eskatzen diegu Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariarekin esku hartzeko, bere gobernuak hartutako konpromisoa bete dezan.
2022an hartutako konpromiso hori izan zen zikolaren Hezkuntzako alderdia eta kudeaketa komuna lantzeko organismoa bat sortzea. Bertan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak adierazi zuen ados dagoela sindikatuok horren parte izatearekin. Ulertezina da langileen ordezkariak zikloaren etorkizuna eztabaidatzen ari den foro batean ez egotea.
0-3 zikloan eguneroko lanari eusten diogun profesional gisa, harreman zuzena dugu haurrekin eta familiekin, eta bertatik bertara ezagutzen ditugu haur eskolen giza beharrak, premia pedagogikoak eta premia materialak.
Batzorde honetan gure ekarpena funtsezkoa da: langileen ahotsa ordezkatzen dugu eta 0-3 zikloaren egunerokotasuna bizi dutenen ikuspegi erreala ematen dugu. Horregatik guztiagatik, berriro eskatzen dugu lan eta erabaki eremu horretan parte hartzea.
Amaitzeko, datorren ostegunean, ekainak 12, 17:30ean Nafarroako Jauregian (KarlosIII) elkarretaratze bat deituko dugula jakinarazi nahi dugu. Elkarretaratze hori masiboa izatea nahi dugu, eta, beraz, 0-3ko hezkuntza komunitate osoari dei egiten diogu gure mobilizazioarekin bat egiteko. Zikloaren etorkizuna jokoan dago.
The post Nafarroako 0-3 zikloak lan-batzordea behar du appeared first on Steilas.