2019-05-21 12:22

Arriskuan Mufacekoak ez diren 60 urteko irakasleen ordutegi murrizketa

Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren 5. puntuak (Irakasleena) jasotzen du 2019-20 ikasturtean 60 urte edo gehiago dituzten irakasleek jardunaldiaren heren bateko murrizketa izanen dutela (bai zuzeneko irakaslaneko ordutegiarena, bai irakastorduena, eta tarte horretan ez dute ikastetxean egon beharko). Irakasle talde honetan daude interinoak, beste administrazioetatik etorritako funtzionarioak eta irakasle funtzionarizatuak. Gainera, bertan xedatzen da murrizketa pixkanaka-pixkanaka areagotuko dela hurrengo ikasturteetan.

Ordutegi murrizketa hau ez da kontuan hartzen ari plantilak osatzeko, horregatik Itunaren ezohiko bilera eskatu dugu neurri honen ezarpena argitzeko. Irakasle funtzionarizatuak gaur egun 60 urtetan jubilatzea guztiz abagunekoa da eta buka daiteke estatu mailako aurrekontu berriak onartzen direnean.

Egoera honetan bazaude, galdetu zure ikastetxeko zuzendaritzari eta azaldu puntu hori jasoa dagoela itunean:

https://steilas.eus/gaiak/hitzarmenak/naf-irakaskuntza-publikoa/

Hurrengo maiatzaren 27an, astelehenean, 18:00etan asanblada eginen dugu honen gainean mintzatzeko.

steilasberri elebiz 60 urte

60 urtetik gorakoak GZ murrizketa

The post Nafarroa. Steilasberri 6. Arriskuan Mufacekoak ez diren 60 urteko irakasleen ordutegi murrizketa. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.