2023-05-18 12:58

STEILAS lehen indarra da Nafarroa Garaiko irakasleen hauteskundeetan: 2019an 11 ordezkari izatetik 2023an 15 edukitzera igaro gara.  STEILAS beti saiatu da euskal eskola publikoaren alde, klase borroka ardatz harturik. STEILAS bozkatu duten guztiei bihotz-bihotzez eskertu nahi diegu, gure proiektua sendotu dutelako.

STEILASek lortu du ordezkaritzarik orekatuena Nafarroa Garaian. Eskualde guziak gogoz landu ditugu Erruz lagundu dute gorakada horretan etengabe salatzeak eskola segregazioa, langileen ezegonkortasuna, PAIren desegokitasuna edo 0-3aren bazterketa Hezkuntza Departamentuan, eta lan baldintzen inguruan egindako bi grebek.

Lortutako arrakastak hauspotu ditu gure lan ildoak eta kementsu eutsiko diogu gure programari. Ausardiaz jokatzeko garaia da gobernu atzerakoi eta inposatzaileei aurre egiteko. Kalean eta ikastetxeetan jarraituko dugu borrokatzen, lan baldintzen egiazko hobekuntza erdiesteko.

The post Nafarroa Garaiko Hezkuntza Publikoaren Hauteskundeen balorazioa appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.