2022-09-22 10:44

Datozen asteak oso biziak izango dira; LEPa abian jarriko da, erretiroari baldintza berriak ezartzea aurreikusten da, datorren urteko lanaldiari buruzko zirkularra eta telelanaren akordioa negoziatuko dira, eta abar.

Urriaren 20ko gobernu-kontseiluak LEParen oinarriak onartuko ditu, eta horrekin deialdiak abian jarriko da. Horregatik, urriaren erdialdean atal sindikalaren bilera batera deituko zaitugu, LEPean izena ematea eta beste hainbat gai jarriko ditugu mahai gainean. Gainera, LEPari buruz prestatzen ari garen gida bat bidaliko dizugu laister.

Bitartean, eta LEPari begira sor daitezkeen arazoei aurre hartzeko, hemen duzue galdutako titulazioen ziurtagiriak lortzeko informazioa duen agiri bat.Tituluen ziurtagiriak

Bestalde, gogorarazten dizugu AZPkoen prestakuntzarako banakako laguntzak eskatu ahal izango direla irailaren 23tik urriaren 6ra bitartean. Informazio guztia hemen duzu.

The post LEP eta prestakuntzarako informazio lagungarria (AZP) appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.