2024-03-21 18:49

STEILASek ZORIONAK eman nahi dizkizue gizarte ekimeneko ikastetxeetako sindikatuok bultzatu ditugun manifestazioa, elkarretaratze eta , batez ere, greba deialdiekin bat egin duzuen langile guztiei. Lortutako akordioa zuen borrokari esker izan da. Uste dugu merezita daukagula lortutako guztia. Beste behin, argi eta garbi geratu da borroka dela Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek langileon lan baldintzaetan hobekuntzak proposatzeko bide bakarra. Borrokarik gabe ez dago benetako negoziazioa.

Patronalen arduragabekeria salatu behar dugu, ere bai. Ez da bidezkoa 14 greba egun aurrera eraman behar izateak patronalak gatazka luzatzeko estrategiatik aterarazteko. Agerian geratu da STEILASek eta gainontzeko sindikatuok egindako aldarrikapenak zentzuzkoak eta egingarriak zirela. Patronalek 2019an bukatu zen gatazkan akats berdinak egiten eta langileekiko
begirune gutxi adierazten jarraitu izan dute oraingo honetan ere bai. Negoziazioan zehar patronalek adierazi duten jarrera gogor salatzen dugu, izan ere, artifizialki bizirik mantendu duten gatazkak ez dio inori mesederik egiten.

Azkenik, atzo, otsailaren 5ko ordu txikietan, patronalen proposamenak STEILASek eta gainontzeko sindikatuek eskatutako aldarrikapen bloke guztietan edukiak izan zituen. Hortaz, Lan Harremanetarako Kontseiluaren Bilboko egoitzan EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan greba deialdiarekin amaitzeko akordioa sinatu genuen STEILASek, ELAk, CCOOk, UGTk, Kristau
Eskolak eta AIZE-IZEAk. Lan gatazkari amaiera eman zion akordioak.

Akordioak jasotakoa aztertuz gero, lorpen haundia dela ondorioztatu beharko genuke:
1. KPIa bermatuta 2024a arte %16ko igoerarekin, eta finantzaketarekin lotu gabe.
DBH I eta DBH II ren soldata ekiparazioa kasu guztietan.
2. 25-26 ikasturtetik aurrera eskola-ordu 1 murriztu etapa guztietan.
3. Lan pertsonalerako orduak 24-25 kurtsoan 4 eta 25-26 kurtsoan 5.
4. TEJI: 38 orduko murrizketa urteko lanaldian
5. HLE: 20 orduko murrizketa urteko lanaldian. Ordu osagarrietan hobekuntzak: jardun osoan astean 3 ordu eta jardun partzialean 2 ordu.
Jardun erdia baino gutxiagoko kontratazioak ez dira egingo
6. AZP: urtean 25 ordu gutxiago.
7. Lanbide Heziketa: hitzarmenean ezarritako lanaldia gainditzen duen irakastordu bakoitza, 1,3 ordu ez-presentzialekin konpentsatzea. Igoera horrek ezingo du astean 4 eskola-ordu gainditu. 6 eskola-ordu astean FCT, Goi Mailako eta Dual Orokorreko Lanbide Heziketarako, 3 ordu Oinarrizko Lanbide Heziketarako eta 1,5 ordu Lanbide Heziketa Dualeko Erregimen
Intentsiborako. Tailerretan laguntzako presentzia-orduak.
Baina goraipatu behar dugu berriro ere akordioa ez dela lortu aparteko negoziazio prozesu bati esker. LHKn izandako negoziazio prozesua Gizarte Ekimeneko langileen borrokan azken urratsa izan da. Eta borroka gogor eta luze honetan STEILASek beste sindikatuekin elkarlana sustatu du momentu oro borroka eraginkorra izan zedin eta sektore osoari eragiten dion akordioa lortzearren.
Eta lortu dugu, grebalariok egindako presioari esker sinatutako akordioak sektoreko langile guztiei eragiten die. Patronalek amore eman behar izan dute. Gure aldarrikapenak, zilegi eta
neurrizkoak, onartu behar izan dituzte azkenik patronalek. Bide hau guztia, ordea, luze bezain gogorra izan da, eta grebalariok erakutsi ditugun adore,
kemena eta batasuna eredugarriak izan dira, benetan. Pozik eta harro egoteko arrazoiak ditugu! Erne ere bai bagaude, jakin badakigulako orain arte patronalek grebek behartuta soilik gure lan baldintzak behar bezala negoziatzen dituztelako!

Gora zuek eta gora langileon borroka! ZORIONAK!!

The post Inforria 7: Gatazkari amaiera eman dion akordioa sinatu dugu. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.