2025-09-10 07:41

Ikasturtea hasi da, eta patronalek uko egin diote duela urte eta erdi baino gehiago GAAn etapa guztietarako sinatu genuen ordu bateko eskola-ordu murrizketa aplikatzeari etapa guztietan.

Ikasturte berria hasi da eta ikastetxe gehienak ez dira aplikatzen ari sindikatu guztiek eta patronalek duela urte eta erdi baino gehiago sinatutako GAAn lortu genuen eskola-ordu murrizketa. GAA sinatzeko mobilizazio potenteak egin behar izan genituen, 14 greba egun barne. Beste behin ere, sinatutakoa ez dute betetzen, beren fede txarra argi eta garbi utziz, sinatutakoa beteko ez zutela jakinda sinatu baitzuten. Hau ez da gertatzen den lehen aldia. GAA sinatu ondoren, uko egin zioten adostutako soldata igoera aplikatzeari, eta epaitegietara jo behar izan genuen hori lortzeko, eta lortu genuen. Eta ez da finantzaketa-arazo bat, ikastetxeen % 20 inguru ari baitira behar bezala aplikatzen.

Kasu honetan, Steilasen bide berean jarraituko digu, patronalen ez-betetzeen aurrean eskubideak judizialki defendatuz, eta Gatazka kolektiboa sartuko dugu. Honekin batera, egoerak eskatzen duen ekintza sindikal proportzionatua ere aurrera eramango dugu, batasun sindikala bilatuz. Sinatutako Greba Amaierako Akordioak erabateko berme legala du eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek akordioko eduki guztiak betetzeko beharra dute.

Honekin batera gogoratu hitzarmen berri bat sinatu gabe jarraitzen dugula. Aurrekoa sinatzeko, patronalek 29 greba egun egitera behartu gintuzten eta 2 hilabetetan hitzarmen berrian txertatuta geneukan. Oraingoan, 14 eguneko greben ondoren, GAA sinatu genuen, eta urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, hitzarmen berri batean txertatu gabe jarraitzen dugu. Hori egiteko, langileen eskubideetan onartzen ez ditugun atzerapausoak inposatu nahi dizkigute, eta horiek guztiak erretiratzeko exijitzen diegu atzerapausorik gabeko hitzarmen berri bat sinatu dezagun eta GAAn adostutako aurrerapen guztiak jaso ditzan.

Patronalen oztopoen aurrean, argi dago hitzarmenaren aldeko borroka ez dela nahikoa, patronalek beraiek oztopatzen dutelako. Hortaz, irtenbide bakarra itundutako langileen publifikazioa da. Funtsezkoa da egiturazko konponbideak ezartzea ituntze ereduan, besteak beste, ikastetxe hauetako langileen lan baldintza egokiak bermatzeko.

STEILASek langileen lan baldintzen alde borrokan jarraituko du!

The post Inforria 1: ikasturte berria, ez-betetze berriak appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.