Gaur, azaroak 22, 2025-2026 ikasturteko lehenengo Kontseilu Nazionala egin dugu Gasteizen. Goizeko 10:00etan eman diogu hasiera; goizeko lehen saioan sindikatuko organoak berretsi ditugu (Idazkaritza nazionala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 21 kidez osatutako batzordea). Ondoren, 2026ko maiatzean ospatuko dugun XIII. Kongresua aurkeztu dugu modu ofizialean, baita Kongresuko araudia eta eztabaidarako oinarri izango den ponentziaren lehen zirriborroa ere.
Atsedenaldi txiki baten ostean, kontseilukideen zerrendak errepasatu eta leloaren aukeraketa egin dugu: publikoan hezi, etorkizuna eraiki!
Jarraian, segregazioaren gaia jorratu dugu. Izan ere, azken hamarkadetan aplikatutako hezkuntza politikek eskola-segregazioa areagotu dute EAEko hezkuntza sisteman. Hezkuntza Sailak neurri estrategikoak baino ez ditu proposatu, horregatik, STEILASetik segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak jaso ditugu.
Amaitzeko, elkarretaratzea egin dugu, azaroaren 29ko manifestaziora deituz: segregazioaren aurrean, hezkuntza publikoa bide bakarra!
The post Ikasturteko lehenengo Kontseilu Nazionala egin dugu: publikoan hezi, etorkizuna eraiki! appeared first on Steilas.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.