2025-05-07 12:07

Urtarriletik apirilera bitartean, hezkuntza publikoko irakasleen kolektiboan %90eko ordezkaritza dugun STEILASLABELA eta CCOO sindikatuok deituta, bederatzi greba egun egin ditugu. Orain arte luzatutako proposamenek, ez diete erantzun egokirik ematen aldarrikatutako edukiei. Izan ere, eduki, zehaztapen eta bermeak falta direla adierazi dugu behin eta berriro.

Dakizuen bezala, orain arte egindako greba eta mobilizazio arrakastatsuek segida izango dute beste 5 greba egunekin maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16an. Hortaz, oraingoan, grebak babestu eta gure aldarrikapenekin bat egiten duela adierazi duen hezkuntza komunitatea kalera ateratzera gonbidatuko dugu maiatzaren 10ean, larunbata, EAEko hiriburuetan antolatuko diren manifestazioetan.

Argi daukagu lan-baldintza egokiak eta hezkuntza publikoa indartzea eskutik doazela, bata bestea gabe ezinezkoa dela, alegia. Eusko Jaurlaritza irakasleen eskaerak entzun eta hauei erantzun beharrean, grebak desitxuratzeko saiakeretan dabil, horregatik, hezkuntza komunitatea elkartzeko unea iritsi dela uste dugu.

Hala, maiatzaren 10ean, larunbata, denak elkartu eta manifestazioak egingo ditugu EAEko hiru hiriburuetan. Donostian, arratsaldeko 17:00etan, eta Bilbo eta Gasteizen 18:00etan. Ondoren daukazun loturan atxikimendua adieraz dezakezu eta zure inguruekin partekatu: ATXIKIMENDUA EMAN 

The post Hezkuntza komunitate osoa elkartzeko momentua heldu da: maiatzaren 10ean, kalera! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.