ARGIA.eus

2022ko ekainaren 27a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-06-23 12:36

Joan den astean, Elena Aizpururi, Haurreskolak Partzuergoko gerenteari, ezinbestean landu beharreko
gai zerrenda eta bileren eskaera bidali genizkion. Idazki hori zuekin konpartitu genuen. Ondorengo gaiak
dira zerrendatu genituenak:

  • Uztaileko Haurreskolen egoerak eta hezitzaileen kontratazioak eta mugimenduak.
    2022-23 ikasturte hasierako prozesuen proposamenak; desplazamenduak, esleipenakÔÇŽ hauek
    uztailean egiteko gelditu ginen.
  • Lan erreformak sortutako kontratazio arazoen negoziazioa. Lan hitzarmenaren 12.4. artikulua
    luzatzeko akordioaren negoziazioa.
  • Ikasturtean zehar ordezkapen kontratuen banaketan sortutako arazoen balizko konponbideak.
  • Ordezkagunea martxan jartzeko urratsen planifikazioa.
  • Kudeaketa langileen monografien eta araudien negoziazioa.
  • Egonkortze prozesuaren negoziazioa.

Idazki honen erantzuna oraindik ez dugula jaso jakinarazi nahi dizuegu.

Hau guztia nahikoa izango ez balitz, enpresa orain arte langileei onartu dizkien baimenak eta opor
egunak urratzen ari da. Langileek eskaera egiterakoan, enpresak alde bakarrez lan hitzarmenean jasota
ez dauden eta negoziatu ez diren eskakizunak gehitzen dizkie. STEILAS sindikatua Pertsonal
Zerbitzuaren arduradunarekin gaiak bideratzen saiatu da, baina oso gogor ari da jokatzen.
Negoziaziorako bidea etenda dagoenez, STEILAS sindikatuak bide juridikoa garatzea gomendatzen
dizue.

Bestalde, uztaila oso gertu dago eta haurreskolen egoera zein izango den oraindik ez dakigu; ez guk, ez
hezitzaileek. Urtero enpresari eskaera berdina egiten diogu: langileak, familiak eta zerbitzua
duintasunez tratatu eta ekaina erdialdean behintzat, haurreskolaren antolamendua bermatu ahal
izateko, egoera zehatza zein izango den haurreskolako langileei helaraztea.

Honetaz gain, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen baremazioko behin betiko zerrendak akatsez
beteta argitaratu dira, dokumentuak falta ziren eta honek nahasmen eta urduritasun handia sortu du
hautagaien artean. STEILAS sindikatuak, honelako prozesuen aurrean enpresari seriotasunez,
zuzentasunez eta gardentasunez jokatzea eskatzen dio.

Bukatzeko, ikasturte amaiera honetan enpresari arduraz jokatzea eta alde sozialarekin hartu-emanak
bermatzea eskatzen diogu.

The post HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO STEILASBERRI 8: Enpresaren inmobilismoa. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.