2024-04-08 12:52

Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2024ko martxoaren 4an haurren onartze araudiaren inguruan argitaratutako erabakiek STEILAS sindikatuaren alarma guztiak piztu zituzten.
Gauzak horrela, martxoaren 14ean, 2024-25 ikasturterako haurren onartze araudia gogor kritikatu zuen STEILAS sindikatuak: arratsaldeko zerbitzua, gurasoak eszedentzia egoeran egonda haurra onartzeko ezintasuna, ordutegien mugak, etab…

Baina hau ez da dena, Zuzendaritza Batzordeak erabakietan ratioak arautzen dituen legea soilik aipatu beharrean ratio zehatzak txertatzea erabaki du: Urtebete baino gutxiagoko haurren unitateak 1/8, Urtebeteko haurren unitateak 1/13.

Zein da aldaketa horren helburua?

Hezitzaileek 7 orduko jarduna dute, horietatik 6 ordu eta 15 minutu arreta zuzenekoak dira, gainontzeko 45 minutuak prestakuntzarako izanik. Koordinatzaileen kasuan, gutxienez beste 45 minutu gehituko zaizkie koordinazio lanak egin ahal izateko, izan ere, gela kopuruen arabera denbora hori handitzen joango baita.
Nola bermatuko dira haurreskolak irekita mantentzeko ordutegiak, haur guztien beharrak asetzea, hezitzaileen prestakuntza eta koordinazio denborak?

Gauzak horrela, Lan Hitzarmenaren Negoziaketan STEILAS sindikatutik gure eskaeretan berresten gara: gela bakoitzeko bi jardun oso egon behar dira. Lan Hitzarmenaren negoziaketari lotuta aipatu beharra daukagu aurreko asteko Mahai Negoziatzailea, martxoaren 21ekoa, bertan behera geratu zela eta hori baino lehen administrazioak bidali behar zigun materiala gaur egun oraindik ez
dugula jaso. Agerian geratu da Haurreskolak Partzuergoari eta honen lan hitzarmenaren negoziaketari zer nolako garrantzia ematen dioten.

Bilera horretan argitu nahi genituen hainbat galdera eta kezkak zuzendaritza batzordeari idazki baten bidez helarazi genizkion, eta hauen erantzunak jaso bezain laister, zuekin partekatuko ditugu.
Gaur gaurkoz mahai gainean ez dago eduki zehatzik, ezta negoziaketa bat jartzeko inolako oinarririk ere, zeren zain daude?

INPOSATUTAKO ARAUDI HONI EZ! BENETAKO NEGOZIAZIOA ORAIN!

 

The post Haurreskolak Partzuergoko STEILASBERRI 5: Azken albisteak. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.