2021-07-21 09:58

 


Uztailak 20, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek Haurreskoletako mahai
negoziatzailerako hitzordua genuen lan hitzarmenaren negoziazioarekin jarraitzeko eta
ikasturte berrirako langileen hornidurari buruz hitz egiteko. Bezperan jakinarazi ziguten
ordea, 5.aldiz bertan behera uzteko erabakia Haurreskolak Partzuergoa eta
administarazioaren partetik.
Hau horrela, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok hainbat eskaera egin ostean eta
erantzun ezaren aurrean, Lakuara bertaratzea erabaki dugu Hezkuntza Sailetik eta
Haurreskolak Partzuergotik Haurreskoletako langile eta sindikatuekiko erakusten ari diren
errespetu faltarengatik azalpenak eskatzera. Bilera aretoan sartu eta gutxira, inolako
azalpen gehiagorik gabe, ostiralerako beste bilera baterako deialdia egiteko asmoa azaldu
digute baina gertatutakoaren azalpenak eskatu ondoren eta ia 2 ordu beranduago,
Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordekokidea den Hezkuntza Saileko
sailburuordearekin hitz egitea lortu dugu. Elkarrizketa horretatik, ostiralerako deialdi
berriaren gai ordenean moldaketak exijitu eta onartu dizkigute. Ikasturte berrirako giza
baliabideen antolaketari buruzko puntua soilik jartzea lortu dugu, haurreskola gehienen
azken eguna den honetan 2021/22 ikasturteari dagozkion zehaztapen faltari beharrezko
garrantzia eta lehentasuna emanez.
Jokin Bildarratzek hainbestetan azpimarratu duen elkarrizketarako prestutasuna ez
du haurreskolekin erakutsi. Hori dela eta, 0-3 zikloarekiko utzikeria, gerentearen noraeza
eta familia eta langileekiko errespetu falta salatu nahi ditugu.
Beraz, inoiz baino ageriago geratzen da, Zorione Etxezarraga gerenteak ez dituela
bere ardurak eta funtzioak betetzen eta horregatik, berriro ere bere kargugabetzean
berresten gara.

 

 

 

 

 

 

Euskal Herrian, 2021eko uztailaren 20an

The post HAURRESKOLAK PARTZUERGOA NORAEZEAN EREDU GERENTZIALAREKIN appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.