2021-09-03 11:56

2020-2021 ikasturte zaila atzean utzi eta gero, ikasturte berriari ekin diogu
dagoeneko. Zailtasunak zailtasun, Haurreskolak Partzuergoko profesional taldea
osatzen duzuen hezitzaile zein kudeaketa langileek zuen onena eman zenuten
ikasturtea ahalik eta hoberen aurrera ateratzeko, pandemia kontestu korapilatsuan.
Baita lortu ere.
Mobilizazio ikasturtea ere izan zen iazkoa, hori ere ezin dugu ahaztu: 8 greba egun
burutu genituen. Haurreskolak Partzuergoko eta Hezkuntza Saileko arduradunen
utzikeria begibistako izan zen ikasturte guztian zehar, guztiok ikusi genuen bezala.
Bereziki, Zorione Etxezarraga gerentearen jarrerak arduratzen gintuen iaz, eta,
zoritxarrez, horrela izaten jarraitzen du ikasturte hasiera honetan ere.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ere baditu bere ardurak gurean, nahi edo nahi
ez, eta ezin du orain arte bezala jokatzen jarraitu; are gutxiago Zorione Etxezarraga
gerenteak ezintasun nabarmenak erakutsi dituenean Haurreskolak Partzuergoa
bezalako egitura bat kudeatzeko. Bere dimisioa ere eskatzera iritsi ginen bai gure
aldetik baita LAB eta ELA sindikatuekin batera.
Gauzak horrela, 2021-2022 ikasturtea hasi berri dugula, eta iaz gertatu zen guztia
berriz gertatu ez dadin, lana serio hartzea eskatzen diegu hasiera-hasieratik bai bati
eta baita besteari ere. Beraien ardura Haurreskolak Partzuergo publikoa behar eta
merezi duen bezala kudeatzea eta zaintzea da.
Guri dagokigunez, ikasturte berriak zer ekarriko duen jakin gabe, datorrenari aurre
egiteko eta gure onena emateko prest gaudela adierazi nahi dizuegu, orain arte
bezala, bai gure aldetik baita LAB eta ELA sindikatuekin elkarlanean ere.
Bukatzeko, beste bahin azpimarratu nahi dugu izan dezakezuen edozein arazo edo
zalantzaren aurrean, gurekin harremanetan jar zaitezketela lasaitasun osoz. Iturria
bat izan edo beste bat izan, kontrastatu beti zuengana iristen den informazioa. Gu
laguntzeko prest egongo gara, gure esku dagoen guztia egingo dugu.
Zuek ere ikasturte berriari aurre egiteko prest egongo zaretelakoan, jaso ezazue agur
bat! Animo, eta, eutsi goiari!
Euskal Herrian, 2021eko irailaren 3an.

The post Haurreskolak Partzuergoa: ikasturte hasiera oharra appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.