2023-05-10 07:52

Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan haurren izen emate prozesua irekita dago. Pozgarria da jakitea aurten haurreskolak doakoak izango direla lehen aldiz. Baina doakotasun horrek baldintza gogorrak eta zerbitzuan murrizketak ekarri ditu.

Familiak horretaz jabetu direnean, sindikatuan lehen kexa deiak jasotzen hasi gara. Hasteko ordutegietan murrizketak daude, izan ere sarrera ordutegia atzeratu dute: 7:30etatik 8:00etara. Horretaz gain, itxiera 14:00etan ezarri dute. Zentroaren ordutegia 16:00ak arte luzatu ahal izateko, 3 familiek eskatu behar dute. Arratsaldeko ordutegiarekin, 3 salbuespen daude, hiriburu bakoitzeko haurreskola batean 14:00etatik 19:00tarako zerbitzua egongo da. Aldaketa guzti horiek onartezinak dira.

Horretaz gain, araudiak dioenaren arabera, haurrak ezingo dira matrikulatuak izan gurasoak gurasotasun baimenean edo diruz lagundutako eszedentzian egonda. Berriz, diruz lagundutako jardun murrizketan egonda, oztoporik ez da egongo. Argi dago neurri hauek merkatuaren produktibitateari begira sortu dituztela eta ez haurren ongizatea eta hezkuntza aukerak erdigunean jartzeko. Guzti horrek, herri txiki askotako haurreskolak kolokan jartzen ditu.

Beraz, Eusko Jaurlaritzak ez du haur hezkuntzaren unibertsaltasuna bermatu eta Haurreskolak Partzuergoa bere kanpaina politikoa egiteko erabili du.

Horregatik guztiagatik, STEILAS sindikatutik izen emate baldintzekin ez gaudela ados adierazi nahi dugu. Haurreskolak benetan publikoak, doakoak eta unibertsalak izan daitezen eta haur guztientzat plaza publiko bat lortu arte borrokan jarraituko dugu!

The post Haurreskolak Partzuergoa: doakoa bai, baina ez unibertsala appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.