2025-11-25 15:54

Gaur, azaroak 25, formakuntza jaso dugu STEILAS sindikatuko kideok: mikromatxismoak eta beste indarkeria matxista batzuk.

Sindikatuko Idazkaritza Feministak antolatuta, Sortzen aholkularitza espezializatuko kidea den Jone Gurreak gidatu du saioa. Goizeko lehenengo partean, mikromatxismoa bera, eta indarkeriaren dimentsioak landu ditugu eta pribilegioen borobila izeneko dinamkia egin dugu. Jarraian, portaeraren semaforoari ekin diogu, larritasunari eta inpaktuari buruz hausnartzeko dinamika.

Horien bidez, mikromatxismoak identifikatu eta horien gainean eztabaidatu dugu. Emakumeen kasuan: zeintzuk bizi ditugun gure egunerokoan, nola sentiarazten gaituzten, horien aurrean dugun erreakzioa, nola nahiko genukeen erantzun. Gizonezkoen kasuan, aldiz: zeintzuk onartu eta erreproduzitu dituzten, zergatik den hain zaila batzuetan horiek identifikatzea, zein aldaketa egin dezaketen…

Formakuntza-saio honek mikromatxismoen gaia lantzeko, eta liberatu guztion artean hausnartu eta eztabaidatzeko aukera eman digu.

The post Formakuntza-saioa jaso dugu: mikromatxismoak eta beste indarkeria matxista batzuk appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.