2021-10-13 08:06
Protokolo berri hau atera aurretik, Hezkuntza komunitateak behin eta berriz eskatu izan die LABIri eta Hezkuntza 
Sailari ikastetxeetako langileen eta ikasleen egoera kontuan izateko, baina, oraingo honetan ere, ez digute inolako jaramonik egin. 
Berriz ere, Hezkuntza Sailak aldebakarrez hartutako neurri tamalgarri hauek ez dute ikastetxeetako egoera bat ere aldatuko. 
Baina, zein aldaketa emango dira ikastetxeetako protokolo berri honetan?

LHn derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, bai gelan eta baita patioan ere, eta mantendu beharreko distantzia 1´2 metrotakoa izan 
beharko da. 

12 urtetik gorako ikasleek ere maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dute patioan, betiere 1´5 metrotako distantzia errespetatzen ez bada. 
Kanpoaldean jarduera fisiko bizia egiten denean, ez da maskara erabili beharko. 
Irakasleen eta familien arteko bilera guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira, betiere higiene eta aireztapen neurriak gordez.

Gauzak honela, STEILASek protokolo berri honen inguruko desadostasuna kaleratu nahi du eta Hezkuntza Sailari protokoloa berriz aztertzeko eskatzen dio, 
mailaka lan egiteko aukera emanez eta gune irekietan musukorik ez erabiltzeko aukera eskainiz!

The post Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du ikastetxeetan aplikatu beharreko Covid-19aren inguruko protokolo berria. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.