2024-03-15 10:11

Ohikoa izaten da eskola jantokien inguruan sortzen den zurrunbiloa eta hamaika horren arrazoiak: Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze motela, catering enpresen janariaren kalitate eskasa, catering enpresak kontraturiko langileen lan-baldintza kaxkarrak, etab.

Ikasturte erdian gaudela, eskola batzuetako jantokiko langileek planto egin diote haienak ez diren funtzioak betetzeari, haurren zaintzarako hutsunea agerian utziz. Zuzendaritzen kudeaketaren menpe utzi da azken erabakia, kasu batzuetan irakasleek lan orduetatik kanpo betearaziz edo, beste batzuetan, egun zehatzetako jantoki zerbitzua bertan behera utziz, ikasleen kalterako.

Jantokia ezinbesteko zerbitzua bihurtu da familia askorentzat, batez ere zaurgarriak diren familien haurrentzat, jaten duten plater bero bakarra eskolakoa delako. Ez da edonolako zerbitzua, beraz, funtsezkoa da eta, hortaz, gaiari behar bezala heltzea nahitaezkoa da.

Egoera honen aurrean premiazkoa da irtenbide bat ahalik eta azkarren ematea. Ez al da Eusko Jaurlaritzaren ardura begiraleak kontratatzen dituen azpikontratatutako enpresa horiek gainbegiratzea eta gutxieneko eskakizunak ezartzea? Irtenbideak ezin ditu langile batzuen zein besteen lan baldintzak urratu, ezinbestekoa da eguneroko beharrei aurre egiteko funtzioak ezarri eta horretarako pertsonak izendatzea, hots, jantokia eremu hezitzailea dela aitortzea.

The post Eskola-jantokietako funtzioak betetzeko langileak behar dira appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.