2025-05-30 11:20

Urtero legez, Euskal Eskola Publikoaren jaian izango da STEILAS sindikatua. Datorren ekainaren 1ean, igandea, ospatuko dugu, Urduñan, eta “Errotu” izango da aurtengo leloa:

Euskal Eskola Publikoaren Jaia, eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren ardatza izan dadin aldarrikatzea helburu duen eguna da eta urtero ospatzen da ekaineko aurreneko igandean 1994. urteaz geroztik. Euskal Eskola Publikoaren komunitatea osatzen dugun milaka lagunen topagune izatearekin batera, eskola publikoa ahalduntzea du helburu egun honek. Honekin batera, bereak dituen ezaugarriak gizarteratzeko egun aproposa bihurtu da egun hau: publikoa den heinean denona eta denontzakoa, euskara eta euskal kultura sustatzailea, herrian txertatua, hezkuntza-komunitatearen parte-hartzean oinarritua eta berritzailea.

Ordiziaren lekukoa hartuta, indarrez dator Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia Urduñara.

The post Errotu: Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dugu Urduñan appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.