ARGIA.eus

2020ko irailaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.
2020-09-16 13:06

STEILAS sindikatuan jakin dugunagatik, 2019-2020 ikasturtean zehar tarte ezberdinetan eszedentzian egon eta gero uztailean lanpostura bueltatu ondoren, Haurreskolak Partzuergoak hezitzaile batzuk opor egunetan Eibarrera administrazio lanak egitera edo eszedentzia abuztuaren 31ra arte luzatzera behartu zituen. Enpresak adierazi zien ez zutela oporrak disfrutatzeko eskubiderik sortu ikasturtean zehar eszedentzian egon eta gero. Ondorioz, lan egitera behartu zituen.

Enpresaren deia jaso ostean langileek hartu zuten ezustekoa eta enpresak berak dei horietan eragindako presioaren ondorioz, hezitzaile hauek eszedentzia berehala luzatzera behartuta sentitu ziren dagoeneko oporretan zeudela (15 eguneko tartea ere eman gabe).

Langile hauei STEILAS sindikatuak dagoeneko jakinarazi die enpresak egin diena ez dela legala. Zoritxarrez, enpresaren jokaera hau ez da berria guretzat. Izan ere, langileon eskubideak behin eta berriz urratzen ditu Lan Hitzarmena eta Ordezkoen Araudian jasotako neurriak, epeak eta eskubideak errespetatu gabe. Enpresaren jokaera hau guztiz normalizatzen ari da gure egunerokotasunean, eta ezin da horrela izan.

Era berean, jakin dugu egun hauetan gauzatzen ari diren mugimenduak langileei jakinarazterakoan konpromiso bat eskatzera edota informazioa behar bezala ez ematera heldu direla: 2 eguneko tartearekin ez abisatzeagatik hezitzaile hauei dagozkien 2 txanda egun gehigarriak ez eskatzea eskatu die (edo informazioa modu batera edo bestera ezkutatu diete, garbi eman gabe). Nola da posible langileak ataka horretan jartzea? Zergatik egiten dituzte horrelako eskaerak soilik telefonoz eta ez idatziz? Egoera hau guztia onartezina eta salagarria dela adierazi nahi dizuegu; enpresaren erabaki hauek behar den tokian salatuko ditugula ziur izan. Zuetako askok dagoeneko irabazi dituzue erreklamazio asko.

Honekin guztiarekin lotuta, gogorarazi nahi dizuegu Haurreskolak Partzuergoko langileon eskubideak ez direla ?€śJarraibide Orokorren?€ť liburuan jasotzen, Lan Hitzarmenean (LH) eta Ordezkoen Araudian (OA) baizik. Liburu horretan, enpresak, alde bakarrez, haurreskolen eguneroko funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat dokumentu jasotzeaz gain, bere intereserako diren irizpide eta neurri zerrenda luzea jaso ohi du. Irizpide horiek LHan eta OAn dagoeneko jasotako artikuluekin talka egiten dute askotan eta, nola ez, langileen kalterako dira.


Lankide, argi izan behar dugu: enpresak ezin gaitu derrigortu zerbait egitera edota eskatzera ?€śJarraibide Orokorren?€ť liburuan agertzen delako soilik. LHan edota OAn jasotzen ez den bitartean, edota kontrajarria bada,gure 
eskubideak urratu ditzake. Edozein zalantzaren aurrean, jar zaitezte gurekin kontaktuan eta ahalik eta laguntza gehien eskaintzen saiatuko gara beti. Kontrastatu beti gurekin duzuen informazioa, zure eskubideak dira jokoan daudenak!

ADI, lankide!

Haurreskolak Partzuergotik 2 eguneko tartea gorde gabe mugituak izango zaretela esateko deitzen badizute, 2 txanda egun gehigarri dagozkizu mugitzen zaituzten bakoitzean (Lan Hitzarmeneko 13. artikulua-n jasotakoa aplikatuz).

Txanda egun hauek disfrutatu ahal izateko, ESKAERA IDATZIZ bidali beharko duzu dagokizun pertsonal zerbitzura (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa).

STEILASek, beraz, publiko egin nahi du enpresak modu kontzientean langileon lan eskubideen aurka arauen gainetik darabilen kudeaketa kezkagarria. Ezin dugu gehiago onartu langileon fede onaz aprobetxatzen jarraitzea
 botere posizio nabarmen batetik. Aski da.

                                                                                                                                                                                                                                                       Euskal Herrian, 2020ko irailaren 16an.

?

The post Enpresaren inposaketa eta presioak Haurreskolak Partzuergoko langileei appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.